12x12 Iraila - Argazki gaia: gauekoa

Irailean iadanik gure artean klasiko bat bihurtzen ari den gaia genuen, 'gaueko argazkia', urtero agertzen den gaia, eta gure argazkilariak beraien teknikak gero eta zorroztuagoak dituztela ikus daiteke.

Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Angel Olabarria, 2. Gorka Arregi eta hirugarren postuan berdinduta Jabier Bastida eta Valen García.

Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

1-gaueko-argazkia-angel-olabarria

12x12 Ekaina - Argazki gaia: mamorroak

Atzo gauean ekaineko erronkako proiekziora mamorro asko gerturatu ziren elkartera. Aurreko astean, Belle Epoque garaian izan giñen eta oraingoan aldiz inguruko mamorroak izan digutu ikusgai, eta aurkeztu diren argazki denak ikusirik, gure inguru honetan mamorro bat baino gehiago dagoela ikus daiteke.

Aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, garailea Alemaniako tximeleta bat izan irabazlea. Hauek dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: 1. Alberto Beloki, 2.- Mikel Cagigal eta 3. - Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

mamorroak-argazkiak-beloki

 

12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak aitzaki ederra izan da askorentzat argazkiak ateratzen jarraitzeko. 12x12, gure barne lehiaketarekin ere itzuli gara eta oraingoan uztaila eta abuztuko argazkiak genituen begiratzeko.

Argazki denak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen erantzunak.

· Uztaila, argazki gaia, kontra argia: 1. Iñigo Olarte, 2. Valen García eta 3. Iñaki Etxenagusia.

· Abuztua, argazki gaia, ilunabarra: 1. Iñaki Etxenagusia, 2. Mikel Cagigal eta 3. Gorka Arregi.

hemen dituzue bi argazki gaietan lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

Kontra argia, Iñigo Olarteren argazkia, eta Ilunabarra gaiarekin, Iñaki Etxenagusia-ren argazkia.

01-kontrargia-argazkia-olarte01-ilunabarra-argazkia-etxenagusia

12x12 Maiatza - argazki gaia: belle epoque

Hemen gara berriro hilero izaten dugun 12x12 argazki lehiaketarekin. Aurreko hilean Urolako hainbat leku bisitatu ondoren, oraingo honetan Belle Epoque garaietara joan gara.

Aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek dira lehen hiru postuetan gelditu diren argazkiak: 1. - Maider Odriozola, 2. - Alberto Beloki eta 3. - Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

belle-epoque-argazkia-odriozola

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.