12x12 Otsaila - Negua

12x12-otsaila-negua-valen-garcia

Atzo gauean izan genuen 12x12 barne lehiaketako bozketa, jendeak gogotsu jarraitzen duela nabari da 20 argazki baino gehiago ikusi ahal izan bait ziren, denak beti bezela ederrak eta oraingoan gaia 'Negua' genuela ere ongi ikus zitekeen, argazkilari batzuek pasa behar izan zuten hotza ederki nabari zen argazkietan!

Puntuazio gehien lortu duten argazkilariak hauek ditugu: lehen postua Valen García, bigarren Angel Olabarria eta hirugaren Erkaitz Regillaga. Zorionak hirurei.

Gogoratzen dizuegi iadanik aurtengo gaiak aukeratuta daudela, eta zerrenda jarraituta Martxorako erronka aurten ateratako argazki original bati edozein motatako manipulazioa egitea izango da, amaieran bi irudiz osatutako diptikoa egin beharko delarik (argazki originala eta manipulatutako emaitza).

Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.

12x12 barne lehieta, 2014 urterako gaiak

12x12 barne lehiaketa aurrera doa, eta aurten lehenengo aldiz urte osoko gaiak aurretik finkatuak izan dira, beraz hemen jakinerazten dizuegi gaien zerrenda:

  • 1. Urtarrila - Parea
  • 2. Otsaila - Negua
  • 3. Martxoa - Diptiko (Original / Editatua)
  • 4. Apirila - Industrigintza
  • 5. Maiatza - Udaberria
  • 6. Ekaina - Gauekoa
  • 7. Uztaila - Diptikoa (Kolorea/Zuribeltza)
  • 8. Abuztua - Udara
  • 9. Iraila - Trena
  • 10. Urria - Diptikoa HDR
  • 11. Azaroa - Udazkena
  • 12. Abendua - Kirola

Oharra: argazkiak edonoiz ateratakoa izan daitezke, baina beti ere urte honetan, hau da 2014an.

 

12x12 Urtarrila - Bikotea

12x12-urtarrila-bikotea-ganzarain

2014ko 12x12 argazki lehiaketa ere martxan dugu, eta urtarrileko gaia 'bikotea' genuen (bi pertsona, bi animali, bi gauz, e.a.). Argazki ederrak ikusi ahal izan ziren ostegunean elkartean, jendea aurten gogotsu eta indarrez hasi dela nabari da. Jarraitu horrela denok.

Bikote gaian, puntuazio gehien lortu duten argazkilariak hauek ditugu: lehen postua Inazio Ganzarain, bigarren Gorka Arregi eta hirugaren Angel Olabarria. Zorionak hirurei.

Gogoratzen dizuegi iadanik aurtengo gaiak aukeratuta daudela, eta zerrendan jarraituta Otsailerako gaia Negua dugu.

Beti bezala, lehen hiru argazkiak Ekintzak/12x12 sailean dituzue ikusgai.

Valen Garcia, AAE 2013ko barne lehiaketako irabazlea

12 hilabeteetako emaitzak begiratu ondoren, iadanik badugu 2013-ko irabazleen zerrenda. Bigarren urtez jarraian argazki bilduma onena Valen Garcia-rena dugu eta bigarrena Gorka Arregi-rena. Iñigo Olarte-ren argazkiek aurten podioko hirugarren tokia lortu dute. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

Hemen duzue argazki bilduma irabazlea:

More Articles ...

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.