Iñaki Etxenagusia, 2024ko 12x12 barne lehiaketako irabazle
2024ko 12x12 barne lehiaketako hileko gaien emaitza guztiekin, 2024ko edizioaren sailkapen orokorra ofizial egin dezakegu. Argazki-bilduma onena Iñaki Etxenagusiari egokitu zaio. Bigarren postua Adiel Zabalak lortu du eta hirugarrena Iñigo Olartek. Kasualitatea, abenduko gaiarekin gelditutako sailkapen berdina. Zorionak hiruroi.
Bide batez, eskerrak eman nahi dizkiegu hilabete hauetan beren argazkiekin parte hartu duten bazkide guztiei, eta berriro 2025ko urte honetan, hilabete bakoitzeko gaiak beren kameren bidez berriro adieraztera gonbidatzeno ditugu. Urte honetarako gaien zerrenda web orrian, 12x12 ekintzen atalean duzue.
Hemen dugu Etxenagusuiak, otsaileko 'Zubiak' gaian aurkezturiko argazkia.