Valen Garcia, AAE 2015ko barne lehiaketako irabazlea

2015 urteko, 12 hilabeteetako emaitzak aztertu ondoren, iadanik gure eskuan dugu 2015-ko irabazle zerrenda. Argazki bilduma onena Valen Garcia-rena izan da, bigarren postuan Alberto Beloki izan da eta hirugarren Iñigo Olarte-ren argazkiak gelditu direlarik. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo 12 gaiak web orrian argitaratuak daude.

Hemen duzue argazki bilduma irabazlea:

12x12 Azaroa - Argazki gaia: udazkena

Azken aste hauetan izan dugun eguraldiarekin Udazkeneko gaia zeharo aproposa izan dugu. Argazki ederrak benetan atzo ikusi ahal izan genituenak, beraietan ederki asko nabaritu izan da zein urte-sasoitan gabiltzan: lainodun egunak, ostoak lurrera erortzen, udazken koloreak....

Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan berdinduta Iñaki Etxenagusia eta Alberto Beloki eta 3. postuan Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

argazkia-udazkena-inaki-aranburu

12x12 Abendua - Argazki gaia: elurra

Abenduko gaia elurra izan genuen eta eguraldia kontuan izanda argazkiak ateratzeko zerbait zailagoa izango zela zirudien, baina itxura denez gure elkarteko kideek ez dute arazo handirik izan elurra aurkitzeko.

Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Iñaki Aranburu, 2. postuan Valen García eta 3. Juan Joxe Agirre.

Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galerian ikus ditzakezue.

argazkia-elurra-inaki-aranburu

12x12 Urria - Argazki gaia: akzioa

Urrian gai mugitua genituen esku artean, akzioa!

Hilero bezala argazki denak ikusi eta botazioa egin ondoren hau izan zen emaitza: 1. Valen García, 2. Iñaki Etxenagusia eta hirugarren postuan berdinduta Juan Mari Ibarzabal eta Igor Froilan.

Hemen duzue lehen gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure 12x12 argazki galderian ikus ditzakezue.

argazkia-akzioa-valen-garcia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.