Valen Garcia, AAE 2014ko barne lehiaketako irabazlea

12 hilabeteetako emaitzak begiratu ondoren, iadanik badugu 2014-ko irabazle zerrenda. Argazki bilduma onena Valen Garcia-rena dugu, bigarren eta hirugarren postuan Gorka Arregi eta Iñigo Olarte-ren argazkiak gelditu direlarik. Zorionak hirurei.

Hemendik gure eskerrak agertu nahi dizkiegu 12 hilabeteetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Gogoratu iadanik aurtengo 12 gaiak web orrian argitaratuak daudela.

Hemen duzue argazki bilduma irabazlea:

12x12 barne lehieta, 2015 urterako gaiak

Beste urte betez 12x12 barne lehiaketa ere martxan hasi dugu, eta aurtengoan ere urte osoko gaiak aurretik finkatuak izan dira, beraz hemen jakinerazten dizuegi gaien zerrenda:

  • 1. Urtarrila - Bodegoia
  • 2. Otsaila - Infantila
  • 3. Martxoa - Antzerkia
  • 4. Apirila - Urola bailarako txokoak
  • 5. Maiatza - Belle-epoque
  • 6. Ekaina - Zomorroak
  • 7. Uztaila - Kontrargia
  • 8. Abuztua - Ilunabarra
  • 9. Iraila - Gauekoa
  • 10. Urria - Akzioa
  • 11. Azaroa - Udazkena
  • 12. Abendua - Elurra

Oharra: argazkiak edonoiz ateratakoa izan daitezke, baina beti ere urte honetan, hau da 2015an.

 

12x12 Abendua

Atzo ostegunez egin zen 2014ko azken 12x12 hileko argazki ekintzaren botazioa.

Abenduko hileko gaia kirola izan zen, urtea bukatzeko modu bikaina. Kirol ezberdinak ikusi ahal izan genituen atzo eta balorazio guztiak egin ondoren hau izan zen bozketaren emaitza: lehen postua Inazio Ganzarain, bigarren postuan Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Iñigo Olarte.

Zorionak hirurei.

Hemen duzue Inazioren argazki irabazlea.

01-kirola-inazio-ganzarain         

Beti bezala lehen hiru argazkiak Ekintzak, 12x12 sailean dituzue.

 

12x12 Azaroa

Atzo gauean izan genuen hileroko 12x12 argazki ekintzaren botazioa.

Azaroko hileko gaia Udazkena genuen. Gai honekin, urte-sasoi honek ematen dituen kolore guztiekin, hainbat paisaiaz gozatu ahal izan dugu, elkarteko argazkilari askok ematen duenez sasoi hau gozatzeko gogoa izan dute, beraien kamara hartu eta eroritako hosto artean ibiliz.

Gainera, argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren, emaitza zerbait ohiz kanpokoa izan dugu, lehenengo aldiz bigarren posturako berdinketa bat egon bait da. Hau izan da bozketaren emaitza: lehen postua Juan Joxe Agirre, bigarren postuan Gorka Arregi eta Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Glyn Jones.

Zorionak laurei.

Hemen duzue Juan Joxeren argazki irabazlea.

udazkena-juan-joxe-agirre         

Beti bezala lehen hiru argazkiak Ekintzak, 12x12 sailen dituzue.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.