12x12 Apirila - Argazki gaia: kale argazkia

Atzo gauez gure 12x12 lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'kale argazkia' genuelarik hil honetako gaia.

Kale argazkia betidanik egin izan den argazki mota bat dugu, hau da, jendeari leku publikoetan, kaleetan, parkeetan, plazetan, hondartzetan... argazkia ateratzea, eta hau ez da beti erraza izaten, zeren ezezagunei kamerarekin tiro egitea ez baita erraza, batzuetan, deserosotasuna ere eragiten bait du. Baina gure kideak oraingo honetan ere ongi moldatu dira.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Angel Olabarria, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 keale argazkia, angel olabarria

12x12 Otsaila - Argazki gaia: 'lapurtua'

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo otsaileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'argazki lapurtua' genuelarik gaia, hau da, argazkian ateratzen den pertsona hori konturatu gabe ateratako argazkia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Gorka Arregi, bigarren Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Adiel Zabala.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki lapurtua gorka

12x12 Martxoa - Argazki gaia: itsasertza

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo martxoko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, itsasertza genuelarik hil honetako gaia gaia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Juan Carlos del Pozo, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren Iñigo Olarte.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki lapurtua gorka

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: hiru elementu

Otsaileko lehen osteguna atzo izan genuen eta urtero bezala, hemen gatoz oraingoan ere gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Urtarrileko lehen gaia "hiru elementu" genuen eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren postuan Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia iñigo olarte

 

 

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.