12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin, ostegunean bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigularik. Uztaileko gaia "gauean" genuen eta abuztukoa aldiz "zaharra". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, gauean: 1. Desiree Odriozola, 2. Gorka Arregi eta 3. Javier Bastida

· Abuztua, argazki gaia, zaharra: 1. Angel Olabarria , 2. Gorka Arregi eta 3. Iñigo Olarte

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

gauean desireegiza gorputza cagigal

12x12 Maiatza, kirola

Atzo osteguna, aspaldiko partez, eta segurtasun neurri guztiak beteaz, elkarteko egoitzan talde kideak biltzeko aukera izan genuen. Hileko lehen osteguna izanik, gure 12x12 barne lehiaketako botazio eta boto kontaketa eguna izan genuen. Oraingo honetan "kirola" izan genuen maiatzeko argazki gaia.

Puntuaketa-ren ondoren, hauek izan dira emaitzak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Gorka Arregi eta Juan Mari Ibarzabal hirugarren.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

kirola valen garcia

12x12 Ekaina, Bizia

Aurreko ostegunean berriro elkartu ahal izan giñen gure elkarteko egoitzan. Hileko lehen osteguna izanik, gure 12x12 barne lehiaketako botazio eta boto kontaketa eguna izan genuen. Oraingo honetan "bizia" izan genuen maiatzeko argazki gaia, aurkeztu ziren argazkiak ikusis, benetan oso gai zabala.

Puntuaketa-ren ondoren, hauek izan dira emaitzak: lehen postuan Angel Olabarria, bigarren postuan Juan Mari Ibarzabal eta hirugarren Juan Carlos del Pozo.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

bizia angel olabarria

12x12 Apirila, "angular handia"

Atzo osteguna, gure 12x12 barne lehiaketako botazio eta boto kontaketa eguna izan genuen, bakoitzak bere etxetik noski. Oraingo honetan "angular handiko" objetiboarekin ateratako argazkiak genituen ikusgai. Obtejibo hauek oso ikusangelu zabala ematen dute, foku-distantzia ohiko objetiboek baino txikiagoa izanik, giza ikusmenarena baino ikusmen-angelu handiagoa lortzen dute, normalean ikuspegi panoramikoetarako erabiltzen direlarik.

Puntuaketa-ren ondoren, hauek izan dira emaitzak: lehen postuan Valen García, bigarren postuan Gorka Arregi eta Angel Olabarria (puntuaketa berdinarekin) eta hirugarren Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

valen angular handia

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.