12x12 Maiatza - Argazki gaia: itzala

Hemen ditugu maiatzeko 12x12 lehiaketako emaitzak. Atzo hileko lehen osteguna, maiatzeko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen,'itzala' genuelarik hil horretako gaia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Iñigo Olarte, bigarren Alex Agirre eta hirugarren Adiel Zabala.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 itzalak olarte

12x12 Martxoa - Argazki gaia: 'lapurtua'

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo martxoko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'argazki lapurtua' genuelarik hil horretako gaia, hau da, argazkian ateratzen den pertsona hori konturatu gabe ateratako argazkia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki lapurtua gorka

12x12 Apirila - Argazki gaia: lainoa

Astebete berandu, baina hemen gatoz gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo osteguna, apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen,'lainoak' genuelarik hil horretako gaia (lainobera barne).

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Juan Carlos del Pozo eta hirugarren Roman  Azkue.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki lapurtua gorka

12x12 Urtarrila eta Otsaila. Argazki gaiak: arkitektura, zubiak

Atzo izan genuen otsaileko lehen osteguna, eta aurreko hilean ezin izan genuenez gure 12x12 lehiaketako gaia landu, oraingo honetan, eta urte hasiera ona emanez, bi hilabetetako gaiak landu genituen. Horrela, Urtarrileko lehen gaia "arkitektura" genuen eta otsaileakoa "zubiak". Bi gaietako argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak:

1. Urtarrila, arkitektura argazki gaiarekin: lehen postuan Adiel Zabala, bigarren Iñaki Etxenagusia eta hirugarren Julen Juaristi.

2. Otsaila, zubiak argazki gaiarekin: lehen Iñaki Etxenagusia, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Iñigo Olarte.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

adiel zabala, arkitektura

 argazkia iñaki etxenagusia

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.