12x12, 2021eko, lehen 3 hilabeteetako sailkatuak

Hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin, oraingo honetan 2021-eko lehen hiru hilabeteetako bozketak egin ditugu. Egoera berri honek horrela aginduta, bozketak eta gure bilerak online izan ditugularik, hauek ditugu emaitza guztiak:

· Urtarrila, argazki gaia "errepikapena": 1. Iñigo Olarte, 2. Erkaitz Regillaga eta 3. Angel Olabarria

· Otsaila, argazki gaia "kurbak": 1. Angel Olabarria, 2. Juan Mari Ibarzabal eta 3. postuan, berdinketa hirukoitz batekin, Julian Ruiz, Desiree Odriozola eta Gorka Arregi

. Martxoa, argazki gaia "lana": 1. Iñigo Olarte, 2. Angel Olabarria, 3. Valen García

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren hiru argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

  • 01-errepikapena-olarte
  • 02-kurbak-angel
  • 03-lana-olarte

Hemen duzue 2021-eko 12x12 lehiaketako gaien zerrenda

Urtea hasi da eta urtarrila ere joan zaigu. Elkarteko talde dinamizatzailearen bilera ostean, inoiz baino garrantzitsuagoa ikusten dugu, pandemia garai honetan batipat, aktibitatea sortzea, horrek bizi garen egoera arindu baitezake. Hori horrela izanda hainbat aktibitate/gai proposatu dira (denak bideokonferentziz egingo dira), horien artean 12x12 lehiaketa berriro martxan jartzea dugularik.

Bertan parte hartu nahi duenak beti bezala gure elkarteko flicker-eko orrira igo beharko ditu argazkiak. Bozketak hileko lehen ostegunean egiten jarraituko dugu, hori bai, oraingoan bideokonferentziaren bidez. 

Hauek ditugu 2021 urteko gaiak:

· 1. Urtarrila - Errepikapena
· 2. Otsaila - Kurbak
· 3. Martxoa - Lana
· 4. Apirila - Angeluhandia
· 5. Maiatza - Kirola
· 6. Ekaina - Bizia
· 7. Uztaila - Gauean
· 8. Abuztua - Zaharra
· 9. Iraila - Zubia/k
. 10. Urria - Makroa
. 11. Azaroa - Umea/k
. 12. Abendua - Lapurtua

Animatu! hartu zuen kamara eta parte-hartu lehiaketan!

 

 

Iñigo Olarte, AAE 2020ko barne lehiaketako irabazlea

Orain urtebete hasi genuen egoera berri honek, beste guztia bezala, gure 12x12 barne lehiaketa ere ikutu zuen, honen ondorioz, elkartu ahal izan garen momentuak gutxi izan dira eta online konexioen bitartez egin izan ditugu gure bilera eta bozketak. Horrela aurreko astean izan genuen 2020-ko azken bozketak egiteko aukera, eta honekin batera urteko irabazlea ere zein izan zen atera izan genuen. Hauek ditugu falta zitzaizkigun hiru hilabeteko bozketen emaitzak (gogoratu Abenduko leihaketa bertan behera gelditu zela).

  • Iraila, argazki gaia Natura: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Juan Carlos del Pozo, hirugarren Gorka Arregi.
  • Urria, argazki gaia, uraren islada: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Desiree Odriozola, hirugarren Angel Olabarria.
  • Azaroa, argazki gaia, perretxikoak: lehen postuan Julian Ruiz, bigarren Gorka Arregi, hirugarren Iñigo Olarte

Emaitza horiek ezagutu ondoren, 2020 urteko emaitza orokorrak atera izan ziren. Horrela urteko argazki bilduma onena Iñigo Olarte-rena izan da, bigarren postuan Gorka Arregi gelditu da eta hirugarren Julian Ruiz. Zorionak hirurei.

Gure eskerrak agertu nahi dizkiegu hilabete hauetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. Aurtengo 12 gaiak iadanik web orrian argitaratuak dituzue.

2020ko 12x12 argazki sarituak eta 2021-ko gai zerrenda ikusi

natura olarte 2020

12x12 Uztaila eta Abuztua

Guk ere oporrak atzean utzi ditugu eta hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Ostegunean bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "giza gorputza" genuen eta abuztuko argazki gaia "zerua". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, giza gorputza: 1. Mikel Cagigal, 2. Gorka Arregi eta 3. Desiree Odriozola.

· Abuztua, argazki gaia, zrua: 1. Gorka Arregi, 2. Julian Ruiz eta 3. Iñigo Olarte.

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

'Giza gorputza', Mikel Cagigal-en argazkia. 'Zerua', Gorka Arregi-ren argazkia.

giza gorputza cagigalgiza gorputza cagigal

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.