12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Atzo osteguna azken bi hilabetetako argazkiak begiratzea eta bozkatzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "erretratoa" genuen eta abuztukoa aldiz "klabe bajua", hau da, argazkian kolore nagusia beltza edo iluna da, indar gehien duena..Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, 'erretratoa': 1. Adiel Zabala, 2. Juan Carlos del Pozo eta 3. Iñigo Olarte.

· Abuztua, argazki gaia, 'klabe bajua': 1. Ander Uria, 2. Iñigo Olarte eta 3. Adiel Zabala

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Erretratoa, Adiel Zabalagauean, Etxenagusia

12x12 Maiatza - Argazki gaia: loreak

Tulipan horiak ederrenak ekainaren 12x12ko loreen artean

Atzo, osteguna, maiatzeko argazkiak ikusi eta bozkatu ahal izan genituen, 'loreak' gaitzat hartuta.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ostean, hauek izan dira bozketen emaitzak: lehenengo Javier Bastida, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Adiel Zabala.

Hemen duzue argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 tulipanes amarillos

 

12x12 Ekaina - Argazki gaia: barridoa

Hormigoi-kamioia ekaineko 12x12ko lehen postuan

Atzo, osteguna, ekaineko argazkiak ikusi eta bozkatzeko aukera izan genuen, hil horretako gaia 'barridoa' zelarik, hau da, irudi finko batean mugimendu sentsazioa sortzeko teknika erabili behar zen. Hau ondo egindakoan, enfokatutako sujektu bat dugu, bere inguruko objetuak eta atzekaldia mugitua edo borroso agertzen direlarik. guzti honek dinamismo-sentsazioa ematen duelarik.

Aurkeztutako argazkiak ikusi eta bozketa egin ondoren hau izan da sailkapena: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Ander Uria.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala hiru argazkiak gure Como siempre, Ekintzak /12x12 sailean dituzue ikusgai.

 barrido

 

12x12 Apirila - Argazki gaia: olatuak

Atzo osteguna, gure 12x12 argazki lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen,'olatuak' genuelarik hil horretako gaia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Angel Olabarria eta hirugarren Juan Carlos del Pozo.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazki olatuak

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.