12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin. Atzo osteguna azken bi hilabetetako argazkiak begiratzea eta bozkatzea tokatu zitzaigun. Uztaileko gaia "hiri altzariak" genuen eta abuztukoa aldiz iadanik urteroko gai bihurtu zaigun gaia "gauean". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, 'hiri altzariak': 1. Juan Carlos del Pozo, 2. Iñigo Olarte eta 3. Angel Olabarria

· Abuztua, argazki gaia, 'gauean': 1. Iñigo Olarte, 2. Javier Bastida eta 3., puntu berdinekin Gorka Arregi eta Adiel Zabala

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

gauean desireegiza gorputza cagigal

12x12 Maiatza - Argazki gaia: eguraldi elementuak

Atzo gauez gure 12x12 barne lehiaketako maiatzeko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'Eguraldi elementuak' genuelarik hil honetako gaia, hau da, elurra, euria, haizea, etab.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Angel Olabarria, bigarren Iñigo Olarte eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 eguraldia olabarria

12x12 Ekaina - Argazki gaia: erretratoa

Atzo gauez gure 12x12 barne lehiaketako ekaineko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen. Ekaineko gaia erretratuko argazkia zen, hau da, helburu nagusia pertsona baten aurpegia harrapatzea duena, keinu eta adierazpenetan, pausatuta edo naturalak. Pertsona bati edo talde bati ateratakoa izan daiteke.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Adiel Zabala, bigarren Angel Olabarria eta hirugarren Juan Carlos del Pozo.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 retrato adiel zabala

12x12 Apirila - Argazki gaia: kale argazkia

Atzo gauez gure 12x12 lehiaketako apirileko argazkiak ikusi eta bozkatu genituen, 'kale argazkia' genuelarik hil honetako gaia.

Kale argazkia betidanik egin izan den argazki mota bat dugu, hau da, jendeari leku publikoetan, kaleetan, parkeetan, plazetan, hondartzetan... argazkia ateratzea, eta hau ez da beti erraza izaten, zeren ezezagunei kamerarekin tiro egitea ez baita erraza, batzuetan, deserosotasuna ere eragiten bait du. Baina gure kideak oraingo honetan ere ongi moldatu dira.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Angel Olabarria, bigarren Adiel Zabala eta hirugarren Gorka Arregi.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 keale argazkia, angel olabarria

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.