12x12 Otsaila - Argazki gaia: kontra-argia

Otsaileko 12x12 gaia "kontra-argia" genuen eta gure argazkilariek argiarekin jolastu behar izan dute. Teknika honekin kamarak zuzenean argira apuntatzen du, honek askotan iluntasuna eta argitasunaren arteko kontrasteak sortzen dituelarik, forma eta lineak gogortuz. Eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Carlos del Pozo, bigarren Gorka Arregi, eta hirugarren postuan Roman Azkue.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

kontra-argia juan carlos del pozo

 

Gorka Arregi, 2021ko 12x12 barne lehiaketako irabazle

Dagoeneko ezagutzen ditugun 2021eko 12x12 barne lehiaketako emaitza guztiak eta 2021eko edizioaren sailkapen orokorra ofizial egin dezakegu. Argazki-bilduma onena Gorka Arregiri egokitu zaio, bigarrena Iñigo Olarteri eta hirugarrena Juan Mari Ibarzabali. Zorionak hiruroi.

Gure eskerrak agertu nahi dizkiegu hilabete hauetan bere argazkiekin lehiaketan parte hartu duzuten bazkide guztiei, eta aurten ere hileroko gaiak zuen kamerekin irudikatzen jarraitzeko gonbidapena luzatzen dizuegu. 2022-ko zerrenda berria iadanik web orrian duzue ikusgai.

gorka arregi fotografia deporte

2022eko lehen 12x12 barne lehiaketa. Argazki gaia: janaria

Aurten ere hemen gara berriro bueltan gure 12x12 barne lehiaketarekin. Urtarrileko lehen hilabetean "janaria" genuen argazki gai bezala. Atzo, hileko lehen ostegun bezala argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan genituen erantzunak:

· Urtarrila, argazki gaia "janaria": 1. Mikel Cagigal, 2. Iñigo Olarte eta 3. Desiree Odriozola.

Hemen duzue lehen postuan gelditu zen argazkia. Besteak beti bezala gure "12x12 Ekintzak" sailean dituzue ikusgai.

janaria cagigal

12x12 Abendua - Argazki gaia: 'lapurtua'

Hemen gatoz berriro gure 12x12 lehiaketarekin. Atzo 2021eko azken gaia ikusi eta bozkatu genuen, abenduan 'argazki lapurtua' genuen argazki gai bezala, hau da, argazkian ateratzen den pertsona hori konturatu gabe ateratako argazkia.

Argazkiak ikusi eta balorazio guztiak egin ondoren hauek izan dira bozketen emaitzak: lehen postua Iñigo Olarte, bigarren Juan Carlos del Pozo eta hirugarren Angel Olabarria.

Hemen dugu argazki irabazlea. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

 argazkia zinea olarte

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.