12x12 azaroa - Argazki gaia: umeak

Atzo osteguna izan genuen gure 12x12 barne lehiaketako aukeraketa. Azaroko gaia "umeak" genuen. Argazki guztikak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren postuan Julian Ruiz.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

umeak iñigo olarte

 

12x12 Iraila - zubia

Atzo osteguna, iraileko argazkiak ikusi eta bozkatzeko eguna izan genuen. Iraileko gaia "zubia" genuen, eta argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak: 1. Gorka Arregi, 2 Javier Bastida eta 3. Juan Mari Ibarzabal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu zen argazkia. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

zubia amue, gorka arregi

12x12 urria - Argazki gaia: makroa

Atzo osteguna izan genuen gure 12x12 barne lehiaketako aukeraketa.

Urriko gaia "Makroa" genuen, hau da tamaina oso txikiko objetuak, "gure ohiko" tamainan erreproduzitzeko argazki teknika. Argazki guztikak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Gorka Arregi eta hirugarren postuan Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

makroa ibarzabal

 

12x12 Uztaila eta Abuztua

Oporrak atzean utzita, hemen gara berriro gure 12x12 barne lehiaketarekin, ostegunean bi hilabetetako argazkiak begiratzea tokatu zitzaigularik. Uztaileko gaia "gauean" genuen eta abuztukoa aldiz "zaharra". Argazki guztiak ikusi eta bozketak egin ondoren hauek izan dira emaitzak:

· Uztaila, argazki gaia, gauean: 1. Desiree Odriozola, 2. Gorka Arregi eta 3. Javier Bastida

· Abuztua, argazki gaia, zaharra: 1. Angel Olabarria , 2. Gorka Arregi eta 3. Iñigo Olarte

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren bi argazkiak. Beti bezala beste argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

gauean desireegiza gorputza cagigal

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.