12x12 Apirila + Maiatza

Etxe barnean konfinatuta geundela, "erreka edo ur jauziei" argazkiak ateratzea ezinezkoa zenez, apirilerako genuen "erlijioa" izeneko argazki gaia maiatzera aurreratu genuen, eta maiatzerako aldiz denok posible genuen gai bat ezarri genuen "barrutik eta barruan", hau da, gure etxeetako leiho, balkoietatik kanpora begira ateratako argazkia, gehi barruan ateratakoa.

Horrela bada, oraingoan bi hilabetetako argazkiak ikusi eta bozkatzeko aukera izan dugu, berriro telematikoki, eta oraingo honetan hauek izan dira emaitzak:

  • Apirila, "erlijioa" gaiarekin: lehen postuan berdinduta Angel Olabarria eta Gorka Arregi, bigarren Desiree Odriozola eta hirugarren Juan Mari Ibarzabal.
  • Maiatza, "barrutik eta barruan" gaiarekin: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Julian Ruiz eta hirugarren Iñigo Olarte

Hemen dituzue lehen postuan gelditu diren argazkiak. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

Erlijioa gaiarekin berdinduta

erlijioa olabarriaerlijioa olabarria

Barrutik eta barruan gaia:

barrutik barruan ibarzabal

 

 

12x12 Otsaila - Argazki gaia: sukaldean

Atzo izan genuen martxoko lehen osteguna eta otsaileko gure 12x12 barne argazki lehiaketako argazkiak ikusi eta bozkatzeko garaia iritsi zen. Otsaileko gaia "sukaldean" genuen eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Juan Mari Ibarzabal, eta hirugarren postuan, MIkel Cagigal.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia sukaldean

 

12x12 Martxoa - Argazki gaia: surrealismoa

Martxoko 12x12 argazki gaia "surrealismoa" genuen, tokatzen ari zaigun denborali hau kontuan izanda nahi gai aproposa esan daiteke. Oraingo honetan, telematikoki argazkiak bozkatu ondoren, hauek izan dira lehen postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Julian Ruiz, bigarren Juan Mari Ibarzabal, eta hirugarren postuan Iñaki Aranburu.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

surrealismoa jruiz

 

12x12 Urtarrila - Argazki gaia: argia eta itzala

Otsaileko lehen osteguna atzo izan genuen eta urtero bezala, hemen gatoz oraingoan ere gure 12x12 barne argazki lehiaketarekin. Urtarrileko lehen gaia "argia eta itzala" genuen eta argazki denak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren (puntu berdiñekin berdinduta) Gorka Arregi eta Iñigo Olarte, eta hirugarren postuan, Desiree Odriozola.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argiak itzalak ibarzabal

 

 

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.