Iñigo Olarteren argazki emanaldia elkartean

iñigo-olarte-argazki-emanaldia

 

Ostegun honetan, gure elkarteko kide dugun Iñigo Olartek bere hainbat argazkiren proiekzioa eskainiko digu

Azken lau urteetan, bere bidaietan aterako ia 200 argazkiren emanaldia eskainiko digu Iñigok. Argazki gai zabala ikusi ahal izango dugu, guztira 10 gai inguru: arkitektura (barrukoa, kanpokoa), zuhaitzak, bideak, objetuak, pertsonak, lapurtuak... zuri beltzean eta koloretan.

Beraz animatu eta ez galdu argazkilari apart honen lana hobeto ezagutzeko aukera.

Solasaldi irekia, azaroak 20, ostegunean, gaueko 9 terditan, Azpeitiko argazki elkartean (Dinamoa sormen gunean).

Iñigo Olarte, IX. Irudhitzen lehiaketako argazki ataleko irabazle

2026ko Irudhitzen, Gukaren egutegia osatzeko lehiaketan, elkarteko kide dugun, Iñigo Olarteren argazkiak irabazi du argazkien ataleko lehia.

etxenagusia irudhitzen

Aurten, Nerea Arakistain, Kulturaz Kultur kooperatibako komunikazio teknikariak, Oier Arregi, Gukako ikus-entzunezkoen arduradunak eta Miriam Quintanak, Arte eta Diseinu eskolako arduradunak osatu dute epaimahia. Argazki honez gain Olarteren beste bi argazki, eta elkarteko beste kidea dugun Alberto Beloki-ren 2 argazki ere aukeratu dituzte egutegia osatzeko. Zorionak biei!

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.