Argizaiola 2022 argazki erakusketa irekita

Gaur irekitzen da, Argizaiola 2022 lehiaketako argazki erakusketa Betherram aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein IParraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute bertan. Hala, erakusketa honetan Euskal Herriko hainbat argazki-lehiaketako irabazleen argazkiak ikusi ahal izango dira, baita noski Argizaiola lehiaketa bertan saritutako lanak ere.

2022ean eginiko 43. "Argizaiola" ren edizioaren garailea Luis Martinez Aniesa (Donostia) argazkilaria izan da, "Tadzia" argazkiarekin.

Erakusketa uztailak 16 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 23

'Street photo', Adiel Zabala-ren argazki erakusketa

street photo adiel zabala

Adiel Zabala, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak argazki erakusketa bat antolatu du. Bertan Europara eginiko hainbat bidaietan atera dituen hainbat "street photo" izeneko argazkiak ikusi ahal dira, hau da, kalean edo eremu publikoetan gertatzen diren eguneroko bizitzako eszenak kontatzen dituzten irudiak. Kale-erreportaje moduko bat.

Argazki erakusketa Maiatzak 2 arte dago ikusgai Betharran aretoan.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00atatik 20:00tara
Asteburu eta jai egunetan: 12:00tatik, 14:00tara

'Zumaia nire kamaratik', Angel Olabarriaren argazki erakusketa

angel olabarria zumaia erakusketa

Angel Olabarria, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak Zumaiari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du 'Zumaia nire kameratik'. Bertan azken 8-9 urte hauetan Zumaiako herrian atera dituen hainbat argazki ikus ahal izango dira.

Argazki erakusketa Zumaian, Alondegia Oxford aretoan izango da. Martxoaren 30etik, apirilaren 17ra.  Inaugurazioa, ostegunean, arratsaldeko 18:00tan izango da. Bertan izango da Olabarria bere erakusketako argazkiak erakusten.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00atatik 20:00tara
Asteburu eta jai egunetan: 12:00tatik, 14:00tara

 

Inauteri jaiei buruzko argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean

Atzo jarri zen jendearentzako ikusgai Sanagustin Kulturgunean inauteri giroko argazki erakusketa. Bertan, azken urteetan inauterietako jaietan ateratako hainbat argazki ikusi ahal izango dira: desfilea, gau giroa, elegante eguna, sokamuturra...

Erakusketa otsailak 18a arte egongo da ikusgai.

inauteri argazki erakusketa

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.