"Gure inguruko hegaztiak", Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa

Juan Mari Ibarzabal, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak 45 hegazti ezberdinen irudiak erakutsiko dizkigu.

hegaztiak ibarzabal

 

Argazkiak Gipuzkoan eta Nafarroan ateratakoak dira, basoetan eta lorategietan, kamuflaje-sareetatik, hideetatik edo hegaztien behatokietatik egindako argazkiak ain zuzen.

Argazki erakusketa Betharrango erakusketa aretoan izango da. Apirilaren 6tik, 18ra. Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00tara
Larunbatak eta igandeak: 12:00etatik, 14:00etara

Oharra: Erakusketan ikusi ahal izango diren hegazti motan zerrenda albiste honetan ikus dezakezuen kartel edo irudian duzue. Egin klik xaguarekin irudi gainean kartela handiago ikusteko.

Santo Tomas argazki erakusketa Betharram aretoan

 
Azken urteetako ohiturarekin jarraituz Santo Tomas jaietako erakusketa prestatu dugu.
 
Argazkiak abenduak 23 arte egongo dira ikusgai.
 
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00etatik 20:00etara
Asteburu eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara
 
 

Gipuzkoa Nazioarteko Trofeo Erakusketa, 50. edizioa

trofeo gipuzkoa

Azpeitian dugu 50. Gipuzkoa Nazioarteko 2022 Sariko argazki-bildumaren zati bat.

Gaurtik hasi eta abenduaren 3ra bitartean, Betharrako erakusketa-aretoan ikusgai daude lehiaketa horretara aurkeztutako zenbait argazki.

Erakusketa honetan, originaltasunagatik, sormenagatik edo ekarpen artistikoengatik agertu diren argazki aipagarrienak ikus ditzakegu, beti ere epaimahaiaren arabera. Aurten, 38 herrialdetako 242 parte-hartzaileren 2561 obra aurkeztu dira. Trofeo Gipuzkoa 2022 saria Irango Mohammad Reza Masoumiri eman diotelatik, bere "Lines" lanarekin.

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Zezenketari buruzko argazki erakusketa, 2023

zezenketa argazki erakusketa

Atzo, uztailak 18 ireki zen Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Betharretako erakusketa aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuak 2 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Argizaiola 2022 argazki erakusketa irekita

Gaur irekitzen da, Argizaiola 2022 lehiaketako argazki erakusketa Betherram aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu. Federazioak urtean zehar babesturiko lehiaketetan, Nafarroan, Euskal Autonomian zein IParraldean bizi diren saritutako argazkilariek gonbidapenez parte hartzen dute bertan. Hala, erakusketa honetan Euskal Herriko hainbat argazki-lehiaketako irabazleen argazkiak ikusi ahal izango dira, baita noski Argizaiola lehiaketa bertan saritutako lanak ere.

2022ean eginiko 43. "Argizaiola" ren edizioaren garailea Luis Martinez Aniesa (Donostia) argazkilaria izan da, "Tadzia" argazkiarekin.

Erakusketa uztailak 16 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 23

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.