Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernako argazki erakusketa berritu dugu

Aurreko astean Lagun Onak Mendi Bazkune-an dugun argazki erakusketa berritu dugu. Oraingoan ere argazkiak elkarteko argazkilarienak ditugu, Gorka Arregi, Roman Azkue eta Juan Mari Ibarzabal ain zuzen. Nahi duenak irailak 15-arte izango du argazkiak ikusteko aukera.

lagun onak erakusketa

Sanagustin Kulturgunean 2018ko 12x12 barne lehiaketaren 1. erakusketa

12x12 erakuskta 2018Asteazken honetan ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Barne lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2018ko lehen bost hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Etxenagusia, Valen García, Iñigo Olarte, Juan Mari Ibarzabal, Mikel Cagigal, Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Juan Carlos del Pozo eta Alberto Beloki.

Erakusketa uztailak 1 arte egongo da ikusgai.

Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernako argazki erakusketa berritua

Gaurtik aurrera Lagun Onak Mendi Bazkuna-ra gerturatzen den guztiak erakusketa berria ikusi ahal izango du. Oraingoan ere argazkiak elkarteko argazkilarienak ditugu, Javier Bastida, Erkaitz Regillaga eta Mikel Cagigal-renak ain zuzen. Nahi duenak maiatzak 30-arte izango du argazkiak ikusteko aukera.

lagun onak erakusketa apirila

Alberto Beloki-ren argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean

erakusketa jerusalem beloki

Alberto Beloki, gure elkarteko kideak 'Jesuralemgo arimak' izeneko argazki erakusketa prest du Sanagustin kulturgunean.

Argazkietan Albertok Jerusalemera egindako bidaian bertako hainbat biztaleei ateratako argazkiak ikus daitezke.
Argazkiak Martxoak 25 arte egongo dira ikusgai.

 

Sanagustin Kulturgunean inauteriei buruzko erakusketa

Atzo, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean inauteri giroko erakusketa. Bertan, azken urteetan inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu diren lanen artetik aukeraturiko hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue.

Erakusketa Martxoak 11 arte egongo da ikusgai.

karnabal erakusketa

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.