Jexus Artola-ren argazki erakusketa Urola Express kafetegian

Jexus Artola, elkarteko kideak, Urola Express kafetegian argazki erakusketa bat antolatu du. Argazkiak gure herriko jendea eta Azpeitiko festak hartuta egindakoak dira. Lan polita Artola!

Erakusketa beste 2 astetan egongo da ikusgai.

jesus artola urola

Javier Ruiz de Larrinaga-ren argazkiak Sanagustin Kulturgunean

Elkarteko kide dugun Javier Ruiz de Larrinagak argazki erakusteka du Sanagustin kulturgunean. Azken urte hauetan, herriko afizionatu mailan ibiltzen diren hainbat pilotariei ateratako argazkiak ditu ikusgai hain zuzen.

Beraren hitzak erabiliz argazki hauetan pilotariak dira irudietako protaonistak, pilotan erabiltzen diren gazte horiei omenaldi moduko bat egiteko asmoz hasi zen argazki hauek ateratzen. Hasiera batean Frontoi Txikian, baina hango argazkiak ez zituen oso gustoko, eta Izarraitzpen jokatzen hasi zirenean, aukera hori aprobetxatzea erabaki zuen. Bi-hiru urte hauetan milaka argazki atera ondoren, zailena erakusta honetarako behar zituen 27 argazkiak aukeratzea izan dela dio.

Erakusketa astelehenan jarri zen martxan eta urtarrilaren 20ra bitartean egongo da.

Santo Tomas argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean

Azken urteetako ohiturarekin jarraituz Sanagustin Kulturgunean Santo Tomas jaietako erakusketa prestatu dugu, aurten gainera Irurena Group-ek babestuta, gure eskarrak beraiei.

Erakusketa honetan 2018ko Santo Tomas egunean antolatu genuen barne argazki lehiaketako argazkiak ikusi ahal izango dituzue. Hauek izan genituen parte-hartzaileak: Iñaki Aranburu, Jexus Artola, Javier Bastida, Alberto Beloki, Ramon Etxeberria, Inaki Etxenagusia, Valen Garcia, Juan Mari Ibarzabal eta Miguel Angel Iriarte. Argazkiak abenduak 23 arte egongo dira ikusgai.

santo tomas erakusketa

Pepe Gil artxiboa eta berinterpretazioari buruzko erakusketak martxan

Martxan dugu Argazki Astea eta ekintza honen barruan 3 erakusketa jarri ditu martxan. Lehen biak Pepe Gil argazkilariaren artxiboko irudiekin osaturiko erakusketak ditugu, bat Foru Ibilbideko aretoan eta bestea Sanagustin Kulturgunean. Irudi hauetan Azpeitiko jendea eta batipat herriak urte hauetan egin duen aldaketa nabaria ikusi ahal izango da.

Hirugarren erakusketa, herriko hainbat saltokietan banatuta dago. Saltoki hauetan 2017 urtean elkarteko hainbat kidek "Berinterpretazio" gaia kontuan izanik eginiko hainbat lan edo argazki ikusi ahal izango dira.

Hemendik gure eskerrak eman nahi dizkiogu argazki hauek beraien saltokietan erakusteko baimena eman diguten guztiei.

Bustizuriko Errebal kalean: Nerea eskulanak, Villegas arraindegia eta Zabala harategia. Plaza nagusian Frida arropa denda. Enparan kalean Ederti dekorazio denda. Elizkalen Lopene harategia. Erdikalen Agirre opari denda, Biur arropa denda, Josu optika, Azurmendi arropa denda eta eta Jostaldi kirol dendan.

pepe gil erakusketapepe gil erakusketa sanagustinberinterpretazioa erakusketa

Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernako argazki erakusketa berrituta

Gaur bertan berritu dugu Lagun Onak Mendi Bazkune-an dugun argazki erakusketa. Oraingoan ere argazkiak elkarteko argazkilarienak ditugu: Jexus Artola, Iñaki Aranburu, Juan Mari Ibarzabal eta Julian Ruiz ain zuzen. Nahi duenak azaroak 31 arte izango du argazkiak ikusteko aukera.

lagun onak erakusketa

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.