Sanagustin Kulturgunean 2018ko 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa

12x12 erakuskta 2018Atzo, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Barne lehiaketa honetan parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2018ko azken sei hilabeteetako argazkiak ikusi ahal izango dituzte. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Javier Bastida, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Iñigo Olarte, Erkaitz Regillaga.

Erakusketa urriak 21 arte egongo da ikusgai.

Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeo Erakusketa

trofeo gipuzkoa 2017Urtero bezala, iraileko egun hauetan Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma Azpeitian dugu, ain zuzen, Betharran aretoan, bihar laraunbata, Irailak 14tik, 29ra.

Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.

Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 30 herrialdetako 303 argazkilarik hartu dute parte. Guztira 2789 argazki aurkeztu direlarik.
    
Oraingoan, -Jordi Ventura Carbó kataluinarra-k aurkeztutako “Vanarasi” argazkia izan da garailea.   

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

 

"Pirineotako txoko butzuek", argazki erakusketa Urola Express tabernan

Ostiral honetatik, irailak 23 arte, Urola Express kafetegira inguratzen den guztiak gure elkarteko kidea dugun Juan Mari Ibarzabal eta bere bi lagunen (Klemente Arrue eta Manolo Etxaniz "Kinttela" )-ren argazkiak ikusteko aukera izango dute. Hiru lagunek abuztu honetan Pirineotara eginiko bidaian ateratako hainbat argazki egongo dira bertan.

argazkiak pireneoak

Zezenen inguruko argazki erakusketa irekita

zezen argazki erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udala -rekin batera antolatzen dugun zezenketari buruzko argazki erakusketa. Gaurtik aurrera Betaharran aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuak 2 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Argizaiola 2018 argazki erakusketa prest

Gaur, uztailak 2, irekiko da Argizaiola 2018 lehiaketako argazki erakusketa, aurten berriro Betharretako aretoan.

Argizaiola, Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko antolakuntzatik gonbidapen bat jaso behar bait duzu.

Gonbidapen hau Euskadi, Naparroa eta Iparraldeko argazkilariek soilik jasotzen dute, beti ere lehenik aurreko urtean zehar federakuntza barneko elkarte ezberdinek antolaturiko leihaketaren bat irabazi beharra dagoelarik. Aurtengo Argizaiola saria Gastezko Oskar Manso argazkilariak irabazi du, "La búsqueda" izeneko bere argazkiarekin.

Erakusketa uztailak 14 arte egongo da irekita. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00tik 20:00 arte
Astebukaera eta jaiegunetan: 12:00tik 14:00 arte

argizaiola erakusketa 2019

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.