12x12 Maiatza - Argazki gaia: makroa

makroa ibarzabal

Aurreko astean izan genuen hileko lehen osteguna eta ohiturarekin jarraituz 12x12 barne lehiaketako aukeraketa egin genuen.

Maiatzeko gaia "Makroa" genuen, hau da tamaina oso txikiko objetuak, "gure ohiko" tamainan erreproduzitzeko argazki teknika. Argazki guztikak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Iñaki Etxenagusia, eta hirugarren postuan Iñaki Aranburu.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

12x12 Martxoa - Argazki gaia: autorretratua

Hileko lehen osteguna atzo izan genuen eta hilero bezala 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.

Martxoko gaia "autorretratua" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Mikel Cagigal, bigarren Iñaki Aranburu eta hirugarren Alberto Beloki.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

autoretrato mikel cagigal

 

12x12 Apirila - Argazki gaia: photostreet

photostreet ibarzabal

Hileko lehen ostegun bezala atzo ere 12x12 barne lehiaketako aukeraketa egin genuen.

Apirileko gaia "Photostreet" genuen, hau da kalean ateratako argazkiak, eta guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Juan Mari Ibarzabal, bigarren Gorka Arregi, eta hirugarren postuan, eta lehenengo aldiz , berdinketa hirukoitz batekin, Iñaki Aranburu, Alberto Beloki eta Iñigo Olarte.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

12x12 Otsaila - Argazki gaia: barrukaldea

Hileko lehen osteguna izan genuen atzo, eta beti bezala 12x12 barne lehiaketako aukeraketa izan genuen.

Otsaileko gaia "barrukaldea" genuen eta argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu diren argazkilariak: lehen postuan Iñigo Olarte, bigarren Mikel Cagigal eta hirugarren Erkaitz Regillaga.

Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala lehen hiru argazkiak gure Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue.

argazkia barrukaldea olarte

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.