Argizaiola erakusketa Sanagustin Kulturgunean

Aurreko astean, apirilak 9 jarri zen martxan Argizaiola leihaketako argazki erakusketa Sanagustin Kulturgunean. Euskal Herriko argazki federakuntzak antolatzen duen leihaketa bat da, argazkilari askoren esanetan "lehiaketen artean txapelduna", bertara argazki bat aurkezteko lehenik aurreko urtean zehar elkarte ezberdinek antolatutako leihaketaren bat irabazi beharra bait dago.

Erakusketa honetan, leihaketara aurkezturiko 40 argazki inguru ikusi ahal dira, horien artean gure kide eta lagun den Iñigo Olarteren argazkia. Erakusketa  apirilak 21a arte egongo da martxan.

aae-argizaiola-erakusketa-i-olarte

2014 urteko lehiaketaren argazki erakusketa

Gaurtik aurrera, Sanagustin Kulturgunean, Azpeitiko Argazki Elkartean antolatzen dugun urteko argazki lehiaketako erakusketa dago ikusgai.

Bi zatitan banatuko den erakusketa bat dugu, oraingoan guztira 6 gai lantzen dituzten 18 argazki prestatu dira: negua, industria, argazki ikutuak, bikotea, udazkena eta gauekoa.

Inauterietako festei buruzko argazki erakusketa

Gaurtik aurrera, otsailak 10, eta hilaren 24a arte nahi duenak inauteriei buruzko argazki erakusketa du ikusgai Sanagustin Kulturgunean.

Aurreko urtean, inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu ziren argazkien artetik aukeratutako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue bertan.

aae-inauteri-argazkiak-sanagustin

Jon Andoni Martin 'Pegote'-ren erakusketa

Gaur arratsaldeko 18:00tan irekitzen da Jon Andoni Martin (Pegote) gure lagunaren aragazki erakusketa Betharram aretoan.

Erakusketa, argazkilaritza estenopeikoaren inguruan da. Argazki mota honek argazkilaritzaren jatorria dakarkigu gogora, hau da, lehenaldira doan begirada bat da, nostalgikoa eta era berean didaktikoa eta artistikoa.

Argazki mota hauek argazkiarentzako erabat zigilatutako kaxa baten bidez ateratzen da, kaxa honek argia lortzeko zulotxo txiki bat besterik ez duelarik.

Hemen dugu Betharram aretoan ikusi ahal izango dugunaren adibide txiki bat.

Nahi duenak horrelako argazki gehiago ikus ditzake Pegoten blog orrian: www.jonandonimartin.blogspot.com.es

pegote-estenopeikoa-argazkia-01  pegote-argazkia-estenopeikoa-02  pegote-argazkia-estenopeikoa-03

Hemen dituzue erakusketa barneko hainbat argazki.

Erakusketa ikusteko azken eguna

Gaur, irailak 30, Betharram erakusketan, argazkilaritzako XLI Trofeo Gipuzkoa 2013 lehiaketako argazkiak ikusteko azken eguna dugu.

Aurtengo lehiaketara 44 nazionalitate ezberdineko, 435 autorek beraien 4.299 lan aurkeztu zituzten, kantitate haundiaz aparte, kalitate handiko lanak, honek lehiaketa honek urtez urtez hartzen ari dan garrantzia erakusten duelarik.

2013ko Trofeo Gipuzkoa lehiaketako irabazlea, Ione Saizar Macazaga zarauztarra izan zen, "Por favor, llévese el equipaje" argazkiarekin.

Betharram-eko erakusketa 4 sailetan banatutako 45 argazkik osatzen dute: 12 koloretan, 13 zuri/beltzean, 12 esperimentalak eta beste 8 lan argazkilari onenarenak.

Erakusketa hau zuen gustokoa izan delakoan, azken egun hau ere lan eder hau ikustera joateko gonbidapena luzatzen dizuegu hemendik.

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.