Lagun Onak Mendi Bazkunaren tabernan argazki erakusketa

argazki erakusketa aae

Iadanik prest dago Lagun Onak Mendizale tabernan argazki erakusketa berria. Nahi duenak bertan ikusi ahal izango ditu 2016-an elkarteko hainbat kidek Getariko txakolindegi batera eginiko ibilaldi baten argazki erakusketa. Guztira 12 argazki dira, argazkilari bakoitzak bi argazkirekin. Hauek dira argazkilariak: Iñaki Aranburu, Oscar Baile, Jabier Bastida, Iñigo Olarte, Erkaitz Regillaga, Alaitz Ruiz eta Alazne Zinkunegi.

Sanagustin Kulturgunean Donosti 2016 -ko argazki erakusketa

donostia 2016 erakusketa 01donostia 2016 erakusketa 02

Atzo, urtarrilak 23, astelehena, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko hainbat kideen argazkien erakusketa bat.

Argazki hauek orain dela gutxi arte Donostiko kaleetan zehar zintzilitatuta egon dira Donosti 2016 Europako Kultur HIriburuko egitarauaren barruan egin den ekitaldietako bat bezala, orain aldiz, Sanagustin kulturgunean ditugu. Argazkiak atera dituzten argazkilariak hauek ditugu: Iñaki Aranburu, Oscar Baile, Alberto Beloki, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.

Erakusketa otsailak 7 arte egongo da ikusgai.

Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa

barne lehiaketa 2016Azaroak 11, ostirala, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko aurtengo 2. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2015eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa abenduak 1arte egongo da ikusgai.

 

Gorka Arregi-ren bi argazki DarkPhoto erakusketan

gorka-arregi-darkphoto-exposicion

DarkPhoto, Europan beldur eta zientzia fikziorari buruz egiten den argazki lehiaketa bakarrak, gure elkarteko lagun eta kide dugun Gorka Arregi-ren bi argazki hautatu zituen beraien erakusketarako. Hau, Hemoglozine jaialdi barruan ospatu zen, Ciudad Real-eko udaletxeko erakusketa gelan.

Hemen ditugu erakusketako bi argazkiak. Zorionak Gorka.

 

Likidoak, Juan Mari Ibarzabalen argazki erakusketa

argazki-erakusketa-jm-ibarzabalJuan Mari Ibarzabal, gure Azpeitiko Argazki Elkarteko lagun eta kideak likidoari buruzko argazki erakusketa bat antolatu du.

Bertan ur edalontzi batetan edo ur tanta xinple batzutan ikus daitezkeen irudiak ikus ahal izango ditugu, batipat likidoak leherketa mota ezberdinen aurrean duten jokaera azalduz.

Eta zer hobeto hau guztia azaltzeko Juan Mari beraren hitzak baino:

Likidoek beraiengan eragitean sortzen zituzten forma berezi eta xelebreak ikusteak, sortu zuen kurisiositatea nere barnean. Kuriositate horrek bultzatu ninduen bitxikeri horiei argazkiak egitera.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.