Zezenketari buruzko argazki erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Bihartik aurrera Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.
Erakusketa, abuztuak 1 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00



Atzo asteartea, ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.