Lagun Onak Mendi Bazkuna tabernan argazki erakusketa berria

Atzo Lagun Onak Mendizale tabernan dugun argazki erakusketa berritu genuen. Oraingoan ere elkarteko argazkilarienak ditugu argazkiak: Mikel Cagigal, Valen Garcia eta Juan Mari Ibarzabal-enak ain zuzen. Nahi duenak azaroak 27arte izango du argazkiak ikusteko aukera.

argazki erakusketa mendi

Hazparnen argazki erakusketa

Irailak 30ean Hazparne eta Azpeitia herrien arteko senidetzaren 30. urteurrena ospatuko da eta Azpeiti-ko kultura zati bat ere bertan izango da, hain zuzen gure herriko jaiak. Horretarako gure elkarteko hainbat kideen argazkirekin gure herriko jaiei buruzko argazki erakusketa bat antolatu da.

Erakusketa irailaren 15-etik 30era egongo da irekita.

 

Gipuzkoa XLIV. Nazioarteko Trofeo Erakusketa

gipuzkoa erakusketa 2017

Urtero bezala, iraileko egun hauetan Gipuzkoa XLIII Nazioarteko Trofeoko argazki bilduma Azpeitian dugu, ain zuzen, Foru Pasealekuko aretoan, 2017ko irailaren 9tik 24 bitartean.

Trofeo Gipuzkoa argazki lehiaketa 1948 urtean antolatu zen aurreneko aldiz.  Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.

Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 45 herrialdetako 471 argazkilarik hartu dute parte. Guztira 4608 argazki aurkeztu direlarik..
    
Oraingoan, Danny Yen Sin Wong Malasiarrak aurkeztutako “Phan Rang Fishing Net Making”  argazkia izan da garailea.   

Erakusketaren ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Sanagustin Kulturgunean 12x12 barne lehiaketaren 2. erakusketa

12x12 argazki erakusketaAtzo asteartea ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne lehiaketari buruzko erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Oraingo honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2016eko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa irailak 19arte egongo da ikusgai. Hauek ditugu argazkilariak: Iñaki Aranburu, Gorka Arregi, Alberto Beloki, Mikel Cagigal, Iñaki Etxenagusia, Valen García, Juan Mari Ibarzabal eta Iñigo Olarte.

Zezenketari buruzko argazki erakusketa

zezenketa-erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prestatu dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Bihartik aurrera Foru Pasealekuko erakusketa aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuak 1 arte egongo da ikusgai.
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.