Azkoitia-Azpeitia erdi-maratoiko argazkien erakusketa

aae-azkoitia-azpeitia-erakusketa-2016Ireki da Azkoiita-Azpeitia maratoi erdiko argazkien erakusketa.

Aurten apirilak 16an izango da erdi-maratoia, eta lasterketako antolakuntzak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean Apirilak 18ak arte ikusgai izango den erakusketa antolatu dugu. Bertan, argazkilari ezberdinek, urte ezberdinako lasterketetan ateratako argazkiak ikusi ahal izango dituzue.

 

Inauterietako festei buruzko argazki erakusketa

aae-karnabalak-argazki-erakusketa-2016Urtarrilak 29tik, otsailaren 16 arte nahi duenak inauteriei buruzko argazki erakusketa du ikusgai Sanagustin Kulturgunean.

Azken hainbat urteetan inauterietako jai giroari buruzko argazki lehiaketara aurkeztu izan diren argazkien artetik aukeratutako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzue bertan.

 

Sanagustin Kulturgunean barne lehiaketaren 2. erakusketa

aae-12x12-barne-lehiaketaren-ii-erakusketaAtzo arratsaldean ireki zen Sanagustin Kulturgunean elkarteko barne saioari buruzko 2. erakusketa.

Parte-hartzaileek hilero argazki bat aurkezten dute (urtearen hasieran aukeratzen diren 12 gaien arabera), eta hilaren bukaeran argazki guztiak elkarteko kideen artean baloratzen dira. Amaieran parte-hartzaile bakoitzak bere argazkia nola eginda dagoen azaltzen du eta bertakoen galderak erantzun.

Kasu honetan Sanagustinera gerturatzen den guztiak 2014ko azken sei hilabeteetako argazki onenak ikusi ahal izango dituzte. Erakusketa urriak 13arte egongo da ikusgai.

 

"XLII Trofeo Gipuzkoa Internacional" argazki lehiaketaren erakusketa

trofeo-gipuzkoa-international-logoLarunbat honenatik aurrera Betharretako aretora gerturatzen den guztiak "XLII Trofeo Gipuzkoa" argazki lehiaketako irabazleen argazkien erakusketa ikusteko auekera izango du. Gogorarazi, irabazle horien artean gure elkarteko lagune ta kide den Iñigo Olarte dugula.
 
 

 

Zezenketari buruzko argazki erakusketa

Urtero moduan, aurten ere prest dugu Azpeitiko Udala eta Azpeitiko Argazki Elkartearen elkarlanarekin antolatzen den zezenketari buruzko argazki erakusketa. Bihartik aurrera Betharretako aretora gerturatzen den guztiak zezenketa eta errekortadore egunetako hainbat argazki ikusi ahal izango ditu.

Erakusketa, abuztuaren 2a arte egongo da ikusgai. Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 20:00
Asteburu eta jai egunetan: 12:00 - 14:00

san-inazioak-zezenketa-erakusketa-kartela

 

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.