Gaur martxoak 22, eguerdian izan dugu aurtengo Sokamuturreko Imanol Elias argazki lehiaketako sari banaketa. Ohiturari jarraituz, ekitaldia hasi baino lehen eta argazki elkartearen izenean Imanol Elias gogoratuz, bere emazte zenari lora sorta bat oparitu zaio.
Sari banaketarekin batera, sokamuturreko argazki erakusketa ere irekita eman da. Beraz nahi duenak, lehiaketako argazkiak ikusteko aukera izango du Betharram aretoan. Argazki erakusketa, Apirilak 10 egongo da irekita.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara eta astebukaeratan, 12:00etatik 14:00etara. Bertara urreratzen den guztiak bere argazki gustokoenari botoa eman ahal izango dio.
Hemen dituzue sari banaketako argazkiak.