Iñaki Aranburu, Zumaiko argazki lehiaketan bigarren

Iñaki Aranburu, azpeitiko argazki elkarteko kideak bigaren postua lortu du Zumaiako argazki elkarteak antolaturiko argazki lehiaketan. 202 argazkilarik parte hartu dute eta bertan parte hartzeko gaia 'Eskailerak' zen, argazkiak txuri beltzean aurkeztu behar zirelarik. Zorionak Iñaki!
 
Hemen duzue Iñakiren argazkia, 'Algorriko', eta lehiaketako irabazleen argazkia.
 
zumaiko-argazki-lehiaketa-aranburu

zumaiko-argazki-lehiaketa-irabazleak

 

Erkaitz Regillaga, Igartubeitiko argazki lehiaketako irabazlea

Igartubeiti Baserri Museoak, bigarren urtez jarraian antolatu duen "Sagastiak loretan eta ardiak larretan" argazki lehiaketan Erkaitz Regillaga, gure elkarteko kidearen argazkia izan da irabazlea. Zorionak!

Hemen duzue bere argazkia.

 erkaitz-igartubeiti-argazki-lehiaketa

 

Mikel Zengotita, Sokamuturra 2015 Sari Herrikoiaren irabazle

Sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena "pasea 2", Mikel Zengotitaren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Sari Herrikoia. 

Zorionak Mikel!

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.

sari-herrikoia-zengotita-sokamuturra-aae-2014

 

14. 'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa martxan

gure-inguruari-begirada-elikadura

'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako 14. edizio honek 'Elikadura Jasangarria' du izenburu eta urte bukaeran jendaurrean egingo den erakusketarako argazkiak aukeratzea da bere asmoa. Erakusketa honetan, elikadurak eta ingurumenak duten harreman estua ezagutarazi nahi da.

Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Azpeitiko udalerrian ateratakoak izan beharko dira (argazkian antzeman egin beharko da Azpeitin ateratakoa dela) eta argazki hauekin ingurumenaren babeserako elikadura arloan praktika egokiak ezarri eta Elikadura Jasangarria sustatzeko helburuak lortu nahi direnez, bildu nahi diren argazkiak lehiaketako hiru kategoria hauetan banatu beharko dira: Azpeitiko herrian bertako produktuekin egiten diren azoka eta ferietako argazkiak, herriko festetan elikadurak duen lekua adieraziko duten argazkiak (produktuak, txapelketak, sagardo festa, txekorra, bazkari herrikoiak...) eta azkenik herrian diren elikagaien ekoizpen guneetan ateratako argazkiak.

Nahi duten zaletu guztiek parte hartu ahal izango dute eta egile bakoitzak gehienez 9 argazki aurkeztu ahal izango ditu (3 kategoria bakoitzetik).

Argazkiak aurkezteko azken eguna azaroak 12 da. Lehiaketan parte hartzeko oinarriak, sariak, epeak eta bestelako oharrak atxikitako dokumentuan dituuze.

'Gure inguruari begirada bat, elikadura jasangarria' , lehiaketako oinarriak ikusi.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.