Iñaki Aranburu, Santo Tomas 2016 barne lehiaketako irabazle

Ostegun gauean egin zen argazki elkartean 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten kategori bakarra zegoen lehian, argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitekelarik, hala ere, hauek ziren atera beharreko gaiak: landareak, (barazkiak, frutak, loreak ....), herri kirolak, ttuntturruak, txistorren postuak (orokorra, detallea, pintxoak......) eta baserritarren erretratoa kalean.
Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Iñaki Aranburu izan genuen. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu zen eta hirugarren Valen García. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Aurreko larunbatean kaldereroak iadanik herriko kaleetan zehar izan genituen, inauteriak gañean ditugularen seinale eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.
Ostiralean egin zen aurtengo "Gure Inguruari begirada bat" lehiaketako sari banaketa. Aurtengo edizioaren gaia "Azpeitia jasangarritasunera bidean" zen, bi modalitate zeudelarik bertan, mezu positiboa eta negatiboa.



