Roman Azkue, Sokamuturra 2018 argazki lehiaketako irabazle

sokamuturra 2018 roman azkueAtzo otsailak 28, asteazken gauean, epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Mikel Zengotita eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XXXIX. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu dute:

1. saria:  Roman Azkue - 'Estafeta txikiye - 365€ eta garaikurra

2. saria:  'Santi Elias'  - 'Erdi kale 22'  - 235€ eta garaikurra

3. saria:  Jexus Artola - 'Jendetza' - 200€ eta garaikurra

4. saria: Miguel Angel Iriarte - 'Ustekabean'  - 120€

5. saria:  Beñat Unanue - 'Torero Kuadrilla' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Iñaki Aranburu, "Veneciako karnabala" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Zorionak irabazle guztiei.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten ere, Foru ibilbideko Pasealekuan dagoen erakusketa lokalean egingo dugu. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 3, 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Valen García, Santo Tomas 2017 barne lehiaketako irabazle

santo tomas argazki lehiaketa

Ostegun gauean egin zen argazki elkartean 2017ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitezkeen, eta bost gai hauek landu behar zituzten: azokako produktuak (barazkiak, frutak, loreak ....), herri kirolak, ttuntturruak, txistorren postuak (orokorra, detallea, pintxoak......) eta baserritarren erretratoa kalean. Hiru lehen sailkatuek hainbat produktu "Earrak" eman zituzten.

Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Valen Garcia izan dugu. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu da eta hirugarren Alberto Beloki. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Alberto Beloki, Sokamuturra 2017 Sari Herrikoiaren irabazlea

Urtero bezala, aurtengo Iñauterietako sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Alberto Beloki-ren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Herritarrek Hautatuako Saria. Argazki irabazlea 'Pa hiretzak' , Sokamuturra argazki lehiaketako lehen postuan ere gelditu zen. Zorionak Beloki!

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak eta Beloki-ren argazki sariduna.

sokamuturra sari herrikoia 2017

pa hiretzat beloki

Sokamuturra 2018 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra-alberto-beloki2018ko kaldereroak laster izango ditugu herriko kaleetan eta honek karnabaletako gero eta guxtiago falta dela esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 11, 12 eta 13 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Sokamuturra 2017 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa

Gaur eguerdian, Foruen Ibilbidean jarri berri den erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2017 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkezturiko 78 argazki ikusi ahal izango dira.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, berarentzat izan delarik baita ere Iñaki Joaristi Altzarte saria, Azpeitiko inauterietako giroa jasotzen duten irudien artean banatzen dutena.

Hauek izan ditugu sarituak:

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.