Alberto Beloki, Sokamuturra 2017 Sari Herrikoiaren irabazlea

Urtero bezala, aurtengo Iñauterietako sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Alberto Beloki-ren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Herritarrek Hautatuako Saria. Argazki irabazlea 'Pa hiretzak' , Sokamuturra argazki lehiaketako lehen postuan ere gelditu zen. Zorionak Beloki!

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak eta Beloki-ren argazki sariduna.

sokamuturra sari herrikoia 2017

pa hiretzat beloki

Sokamuturra 2017 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa

Gaur eguerdian, Foruen Ibilbidean jarri berri den erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2017 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkezturiko 78 argazki ikusi ahal izango dira.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, berarentzat izan delarik baita ere Iñaki Joaristi Altzarte saria, Azpeitiko inauterietako giroa jasotzen duten irudien artean banatzen dutena.

Hauek izan ditugu sarituak:

Iñaki Aranburu, Santo Tomas 2016 barne lehiaketako irabazle

santo tomas 2016 irabazleak

Ostegun gauean egin zen argazki elkartean 2016ko Santo Tomas argazki barne lehiaketako sari banaketa. Aurten kategori bakarra zegoen lehian, argazkiak zuri beltzekoak edo koloretakoak izan zitekelarik, hala ere, hauek ziren atera beharreko gaiak: landareak, (barazkiak, frutak, loreak ....), herri kirolak, ttuntturruak, txistorren postuak (orokorra, detallea, pintxoak......) eta baserritarren erretratoa kalean.

Aurtengo irabazlea, bilduma onenarekin, Iñaki Aranburu izan genuen. Bigarren Juan Mari Ibarzabal gelditu zen eta hirugarren Valen García. Sari banaketaren aurretik lehiaketan parte hartu zuten argazkilari guztien bildumak ikusi ahal izan ziren eta ondoren irabazleen sari banaketa egin zen. Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Alberto Beloki, Sokamuturra 2017 argazki lehiaketako irabazle

Gaur martxoak 25ean epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Mikel Zengotita eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XXXVIII. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 20 argazkilarien bildumak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu dute:

1. saria:  Alberto Beloki  - 'Pa hiretzat' - 365€ eta garaikurra

2. saria:  Iñaki Etxenagusia - 'Plazarako sarrera'  - 235€ eta garaikurra

3. saria:  Carlos de Cos - 'Saltoka' - 200€ eta garaikurra

4. saria: Juan Mari Ibarzabal - 'Ezetz harrapatu'  - 120€

5. saria:  Javier  Ruiz de Larrinaga - 'Hankaz gora' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Beloki, "Hau da hainbientie" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Zorionak irabazle guztiei.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten hala ere, Udalak Foruen Pasealekuan duen lokalean egingo dugu (pasabidean). Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, hurrengo larunbatean, apirilak 1, 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

 

Sokamuturra 2017 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

01 hegan xanti eliasAurreko larunbatean kaldereroak iadanik herriko kaleetan zehar izan genituen, inauteriak gañean ditugularen seinale eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 26, 27 eta 28 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.