'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketa martxan
'Gure inguruari begirada bat' argazki lehiaketako 15. edizio honek 'Azpeitia, Jasangarritasunaren bidean' du izenburu eta bertara aurkezturiko argazkiek gure herriko ingurumen naturala, hiri-ingurunea, garraioa, ura, hondakinak, zarata... erakutsi beharko dute, bai alde positibo eta bai negatiboan irudikatuz.
Esan bezala, bi kategorietako argazkiak izango dira, positiboak eta negatiboak (salaketa argazkiak) eta hauek izango dira lehiaketako oinarriak:
· Lehiaketan edonork parte har dezake.
· Lehiaketara aurkezten diren argazki guztiak Azpeitiko udalerrian ateratakoak izan beharko dira (argazkian antzeman egin beharko da Azpeitin ateratakoa dela)
· Egile bakoitzak gehienez 10 argazki aurkeztu ahal izango ditu (bost modalitate bakoitzean). Formatu digitalean (CD batean grabatuta), 300mmx200mm tamainan, 300 dpi.
· Aurkezten diren argazkiak, honako identifikazioa izan beharko dute:
·ArgazkiarenKategoria_Lema_ArgazkiarenZenbakiaXX (Adibidez: P_lema_01)
Oharra: lema aukeratzean, hitz bakarra aukeratzea eskatzen da.
· Argazkien CD-a, kartazal itxi batean sartuta emango da. Kartazal berean, aparteko orri batean, egilearen kontaktu datuak (izen-deiturak, harremanetarako telefonoa, NAN zenbakia, helbide postala, helbide elektronikoa eta aukeratutako lema) eta argazki bakoitzaren kode eta kategoriarekin batera, argazkkia non aterata dagoen idatzi beharko da.
· Kartazala, argazki eta eskatutako datuekin, helbide honetara bidali behar da:
Azpeitiko Udala_Ingurumen Saila: "Gure inguruari begirada bat" argazki lehiaketa. Plaza Nagusia 5, 20730, Azpeitia (Gipuzkoa).
Lanak aurkezteko azken eguna Azaroak 4 izango da. Epaimahaia, antolataileek izendatuko dute eta ber erabakia azaroak 9an jakingo da. Sari banaketa aldiz, Azpeitian, azaroak 25ean egingo da.
Oharra: Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarriok erabat onartzea. Oinarriak irakurri
Igor Froilan, Sokamuturra 2016 Sari Herrikoiaren irabazlea
Sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten, eta botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Igor Froilan-en argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Sari Herrikoia.
Zorionak Igor!
Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi.
Juan Joxe Agirre eta Iñaki Aranburu Soraluzeko zuhaitzen gaineko argazki lehiaketan sarituak
Juan Joxe Agirre eta Iñaki Aranburu, elkarteko kideek, Soraluzen 'Bertako zuhaitzen gaineko argazki lehiaketan' bigarren postua eta Akzesita lortu dituzte.
Basoen Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, bertako zuhaitzei buruzko argazki lehiaketa antolatu zuten bertako Udalak, Kontrargi Argazki Kolektiboak eta Alkarrekin Soraluze Eginez-eko jasangarritasun taldeak.
"Bertako zuhaitzak" argazki-lehiaketara aurkeztutak argazkiak ikusteko aukera izango da martxoaren 21etik 31ra, Soraluzeko erakusketa-aretoan. Astelehenetik osiralera, 19:00tatik 20:30ak arte. Larunbatetan, 12:00tatik 13:30k arte.
Hemen dugu lehen hiru saridunen argazkia.
Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren erakusketa eta sari banaketa
Larunbat honetan, eguerdian, Betharram aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2016 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan dugu.
Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bi lore sorta banatu dira.
Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da, bertan lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira.
Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaerak 12:00tatik, 14:00etara.
Nahi duenak argazki irabazleak ikusi, gure Ekintza sailean ditu ikusgai. Argazki irabazleak ikusi.
Hemen ditugu sari banaketako argazkiak: