2020ko Sokamuturreko argazki erakusketa eta sari banaketa prest

sokamuturra erakusketa 2020 01

Martxoan bertan behera gelditu zen Sokamutur sari banaketa eta argazki erakusketa Uztailak 18, larunbat honetan egingo dira.

Bihar eguerdiko 12etan, Betharretako erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2020 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izango dugu. Hauek izan genituen irabazleak:

1. saria:  Adiel Zabala
2. saria:  Angel Olabarria
3. saria:  Roman Azkue
4. saria: Karlos Iriarte
5. saria: Jexus Artola

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena J. Antonio Unzurrunzaga, Bergarakoarentzat izan zen.

Sari banaketarekin batera, argazki lehiaketan parte hartu zuten argazkien erakusketa irekita emango da. Erakusketa abuztuak 2 arte egongo da ikusgai. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.

 

 

Adiel Zabala, Sokamuturra 2020 argazki lehiaketako irabazle

adiel zabala

Atzo astelehena, martxoak 9an, epaimahi puntuatzailea (Juan Joxe Agirre, Iñigo Olarte eta Enekoitz Esnaola) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako argazki guztiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Adiel Zabala

2. saria:  Angel Olabarria

3. saria:  Roman Azkue

4. saria: Karlos Iriarte

5. saria: Jexus Artola

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

J. Antonio Unzurrunzaga, Bergarakoarentzat izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 14, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Juan Mari Ibarzabal, Santo Tomas 2019 barne lehiaketako irabazle

Juan Mari Ibarzabalek irabazi du 2019ko Santo Tomas-etako barne argazki lehiaketa. Oraingoan ez zegoen gai-rik jarrita baina hori bai argazkiak Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko zuten eta egun horrekin lotura izan behar zuten: txorixo dastaketak, Herri kirola, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa, etab.

Aurreko astean elkartu zen epaimahai puntuatzailea (Angel Rodriguez, Jabier Beristain eta Iñaki Etxenagusia) eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Juan Mari Ibarzabal-ena zela erabaki zuen. Bigarren lekua Alberto Beloki-rentzako izan da eta hirugarren Iñaki Aranburu gelditu da. Zorionak hiruroi.

Hemen duzue irabazlearen bilduma.

Sokamuturra 2020 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto belokiLaster izango ditugu kaldereroak herriko kaleetan eta honek karnabal jaiak ere ia gainean ditugula esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 23, 24 eta 25 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Santo Tomas 2019, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gainean ditugu, eta beraiekin batera jai hauekin loturik dagoen Santo Tomas barne Argazki Lehiaketa, hau da, elkarteko kideentzat antolatzen dugun argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko Argazki Elkarte-ko bazkideek parte hartu ahal izango dugularik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira: txorixo dastaketak, Herri kirol, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa, etab., hau da egunarekin lotura duen edozer gai klikatu daiteke.

Aukeratutako bilduma, 5 argazkiz osaturikoa, digitalean (tamaina eta kalitate handienean, 250ppp RGB) 2020ko urtarrilak 2a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.helbidera bidali beharko da.

Puntuatzeko garaian argazkien balio artístiko, tekniko, originaltasuna... baloratuko dira.

Saridunek hiru sari "gogo gozoak" jasoko dituzte.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.