Santo Tomas 2019, barne argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gainean ditugu, eta beraiekin batera jai hauekin loturik dagoen Santo Tomas barne Argazki Lehiaketa, hau da, elkarteko kideentzat antolatzen dugun argazki lehiaketa, bertan Azpeitiko Argazki Elkarte-ko bazkideek parte hartu ahal izango dugularik.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian eginak izan beharko dira: txorixo dastaketak, Herri kirol, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa, etab., hau da egunarekin lotura duen edozer gai klikatu daiteke.

Aukeratutako bilduma, 5 argazkiz osaturikoa, digitalean (tamaina eta kalitate handienean, 250ppp RGB) 2020ko urtarrilak 2a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.helbidera bidali beharko da.

Puntuatzeko garaian argazkien balio artístiko, tekniko, originaltasuna... baloratuko dira.

Saridunek hiru sari "gogo gozoak" jasoko dituzte.

Iñaki Etxenagusia, IV. Irudhitzen lehiaketako argazki ataleko irabazle

etxenagusia irudhitzen

2020ko Irudhitzen egutegia osatzeko lehiaketan, Iñaki Etxenagusiaren argazkiak irabazi du. Aurten, Xanti Rodriguezek, Paola Motok eta Nagore Iriartek osatu dute epaimahia eta atzo eman zuten beraien erabakia. Beraien hitzetan Etxenagusiaren argazkia "teknikoki nabarmentzekoa" delako irabaazi du. Aurtengo lehiaketan, "Mugimendua" izan da argazki lehiaketaren gaia. Zorionak Iñaki!

Pablo Perez, Irurena Group argazki lehiaketako irabazlea

Maiatzak 28an epaimahai puntuatzailea, Azpeitiko Argazki Elkarteak daukan lokalean bildurik, Irurena Groupek, Azpeitiko Argazki Elkartearen laguntzarekin antolatutako argazki lehiaketan parte hartu zuten 24 argazkilari eta beraien 139 argazki ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:

1.Bilduma onena:....... 142 puntu....Pablo Perez.

2.Bilduma onena:....... 136 puntu....Juan Mari Ibarzabal

3.Bilduma onena:....... 126 puntu....Joxean Ulacia

4.Bilduma onena:....... 124 puntu....Angel Olabarria

5.Bilduma onena:....... 123 puntu....Alberto Beloki

6.Akzesita………:........ 122 puntu....Julian Ruiz

7.Akzesita………:........ 121 puntu....Carlos Mediavilla

8.Akzesita………:........ 120 puntu....Valen Garcia

9.Akzesita………:........ 119 puntu....Iñaki Etxenagusia

10.Akzesita……:........ 119 puntu....Oscar Baile

Lehiaketako argazki onena, "Leadearship" argazkiarekin, Valen Garciarentzako izan da.

Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuten guztioi eta gogoratu sari banaketa Ekainak 8an, eguerdiko 13:00etan, Basazabal jauregian izango dugula.

Irurena Group argazki lehiaketa, akta

Irurena Group argazki lehiaketa, puntuketa

Hemen dituzue lehiaketako argazki onena eta bilduma onenaren sariak irabazi dituzten argazkiak.

Javier Bastida, Sokamuturra 2019 Sari Herrikoiaren irabazlea

Urtero bezala, aurtengo Iñauterietako sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten. Botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Javier Bastida-ren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Herritarrek Hautatuako Saria. Guztira 181 boto izan ziren, Javier-ek 15 boto lortu zituelarik.

Argazki irabazlea 'Badoa!' izenekoa izan zen. Zorionak Javier!

Bestalde, botoa eman zuten guztien artean zozketa bat egin zen kopien irabazleak zeintzuk izango ziren jakiteko. Hauek izan dira sortedunak:  Mattin Arakistain, Aritz Orbegozo, Usoa Etxeberria, Antton L. Merino, Maite Agirre, Aitor Agirre, Ane Bereziartua, Gorka Agirre, Ana Jose Arruti eta Oier Nuñez. Kopiak prestatu bezaian laster beraiekin jarriko gara harremanetan argazkia jasotzeko.

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi. Hemen duzue argazki sariduna.

sari herrikoia javier bastida

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.