Irurena Group argazki lehiaketa

irurena aae argazki lehiaketa

IRURENA GROUP enpresak, bere 50. urteurrena dela eta, Azpeitiko Argazki Elkartearekin elkarlanean argazki lehiaketa bat antolatu du.

Argazki lehiaketa honetan, Urola bailara inguruko (Legazpitik Zumaia bitarteko herrietako) argazkilaritzan zaleak edo profesional direnak parte hartu dezakete. Albiste honetan aurkituko dituzuen Oinarrietan azaltzen den bezala lehiaketarako 6 gai jarri dira (egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia, lidergoa). Pertsona bakoitzak gehienez gai bakoitzeko argazki bat bidali ahal izango du, argazkiak kamara digital batekin atera beharko direlarik. Irudien prosezaketa onartua egongo da.

Lehiaketan parte hartu nahi duenak izen-ematea digitalki bakarrik egin ahal izango du, horretarako nahikoa izango delarik, lehiaketarako ateratako argazkiak (beti ere gaiak kontuan izanik) ondorengo helbide elektronikora bidaltzea: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.. Argazkiekin batera oinarrietan azaltzen diren datuak atxikitu beharko dira. Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2019ko Maiatzak 24a izango da. 11 sari ezberdin banatuko dira guztira, animatu eta parte-hartu lehiaketan!

Irurena Group argazki lehiaketako oinarriak ikusi

Alberto Beloki, Sokamuturra 2019 argazki lehiaketako irabazle

sokamuturra 2019 beloki

Astelehenean, martxoak 18an, epaimahi puntuatzailea (Jabier Beristain, Angel Rodriguez eta Mikel Arrieta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako XL. Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 22 argazkilariek bidalitako 123 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Alberto Beloki  - 'Azpitik pasatu bai?' - 365€ eta garaikurra

2. saria:  Santi Elias - 'Orkatz'  - 235€ eta garaikurra

3. saria:  Javier Bastida - 'Badoa' - 200€ eta garaikurra

4. saria: Igor Froilan - 'Topeko'  - 120€

5. saria: Juan Mari Ibarzabal - 'Estutu ondo' - 80€

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Beloki, "Queen" argazkiarekin - 150€ eta garaikurra

Sari berezia, bilduma onenari, Alberto Beloki -rentzako izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 23, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Nahi duenak hemen ditu lahiaketako hainbat dokumentazio ikusgai:
Sokamuturra 2019, akta
Sokamuturra 2019, emaitza orokorrak
Sokamuturra 2019, bilduma osoko emaitzak

 

Sokamuturra 2019 argazki lehiaketaren sari banaketa eta erakusketa

sokamuturra 2019 aae

Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan, Sokamuturra 'Imanol Elias' 2019 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa izan genuen.

Oraingoan gainera, XL. urteurrena betetzen zenean, sari banaketa berezia izan genuen, ohikoa baino sari gehiago banatu bait ziren. Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Alberto Beloki izan dugu, "Azpitik pasatu bai" argazkiarekin (saridunen argazkiak gure web orrian dituzue ikusgai). Berarentzat izan zen baita ere 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko saria, garaikura ohitura jarraituz, Miren Madrazo, bere alargunak eman ziolarik.

Saridunei lehiaketako beraien garaikurrak banatu ondoren, aurtengo Imanol Elias sari berezia-ren garaikurra eman zen (bilduma onenari), ain zuzen Alberto Beloki-ri, honekin hirugarren saria jaso zuelarik. Saria, Imanol-en alargunak, Ixiar Oiarzabalek eman zion, lehenik honek idatzitzako gutun bat irakurri zuelarik Izaskun Zeziaga, elkarteko kide eta ekitaldiko aurkezleak. Sokamuturra lehiaketari loturiko sariez aparte beste bi sari ere egon ziren, batetik Ixiar Oiarzabal berak jaso duena eta bestea Mikel Ibarzabal, Festa batzordeburu izateari utziko dionak jaso duena. Azken honek, elkarteko lehendakaria den Juan Mari Ibarzabal-en eskutik oroigarri berezi bat jaso du. Garaikur hau, Azpeitiko harmarria irudikatzen duen zubiko barandaren oroigarri bat da. Udaberriko Argazki Rallyko irabazleek jaso ohi dute, baina aitortza bereziak egiteko ere erabili ohi da elkartean, orain arte beste bi pertsonek jaso dutelarik.

Iadanik ohitura den bezala, sarien ondoren, Imanol eta Iñaki gogoratuz bere alargunei bi lore sorta banatu dira. Sari banaketarekin batera, lehiaketako erakusketa era irekita eman da. Lehiaketara guztira 123 argazki aurkeztu ziren baina leku faltagatik argazki hoietatik 102 egongo dira ikusgai.

Argazki erakusketa apirilaren 14 arte egongo da zabalik. Gogoratu erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustoko argazkia bozkatu ahal izango duzutela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00tik 20:00ra, astebukaeratan 12:00etatik, 14:00etara.

Sokamuturra 2019 argazkia lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra roman azkueAurtengo kaldereroak ere izan ditugu herriko kaleetan eta honek karnabal jaiak ere ia gainean ditugula esan nahi du, eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Urteroko moduan, inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan Martxoak 3, 4 eta 5 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.