Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa

Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan izan genuen Sokamuturra 'Imanol Elias' 2022 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Santi Elias izan dugu, "Orkatz" argazkiarekin. Gainerako saridunak hauek izan dira: bigarren Roman Azkuek, "Aldapan gora" argazkiarekin; hirugarren Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkiarekin; laugarren Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin, eta bosgarren Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, Alberto Belokirek lortu du, "Zeruan bezala" argazkiarekin.

Santi Elias, Sokamuturra 2022 argazki lehiaketako irabazlea

Atzo astelehena, martxoak 14ean, epaimahi puntuatzailea (Juan Mari Amenabar, Borja Eizagirre, Enekoitz Esnaola eta Iñigo Korta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 25 argazkilariek bidalitako 139 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Santi Elias, "Orkatz" argazkiarekin

2. saria:  Roman Azkue, "Aldapan gora" argazkiarekin

3. saria:  Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkariarekin

4. saria: Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin

5. saria: Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Belokiren "Zeruan bezala" argazkiarentzat izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 19, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Iñigo Olarte, ohorezko aipamen saria

Dagoeneko argitaratu da Nazioarteko Gipuzkoa Saria (Trofeo Gipuzkoa Internacional) lehiaketako sarituen zerrenda. Aurten, 39 herrialdetako 226 autorek parte harte dute, guztira 2.200 lan baino gehiago. Eta saritutakoei dagokienez, horien artean dugu gure lagun eta lankide Iñigo Olarte. Zorionak Iñigo!

Sormena (Creatividad) atalean Iñigo Olartek Ohorezko Aipamena (Mención de honor) saria lortu du bere "Hondoratua" argazkiarekin. Hemen dugu saritutako argazkia.

trofeo gipuzkoa creatividad olarte

Sokamuturra 2022 argazki lehiaketa, Imanol Elias saria

sokamuturra alberto beloki Aurten bai! Larunbat honetan kaldereroak berriro kaleetan izango ditugu eta karnabal jaiak ere laster izango ditugu gainean eta jai hauekin batera gure Sokamuturra eta Inauteri giro inguruko argazki lehiaketa ere badator.

Inauteri jaietako egun hauetan ospatzen diren helduen sokamuturrean atera behar izango dira lehiaketako argazkiak, oraingoan otsailak 27, 28 eta martxoak 1 egunetan izango direlarik.

Sokamuturreko argazkiak txuri beltzean izan beharko dira eta ez da onartuko argazki muntaiarik. Egile bakoitzak gehienez 5 argazki aurkeztu ahal izango ditu, baina gehienez sari batetarako hautatua izan daitekelarik  (sari 'berezia' kontuan izan gabe). Nahi duen pertsona orok parte har dezake argazki lehiaketa honetan.

Zuhaitza, Juan Joxe Agirreren oroimenezko lehiaketaren sari banaketa

Gaur astelehen eguerdian izan da Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Lagun Onak Mendi Bazkuna-ren artean antolaturiko Zuhaitza, Juan Joxe Agirreren oroimenezko argazki lehiaketaren sari banaketa Beharraneko aretoan.

Orain egun batzuk jakinarazi bezala, José Antonio Fernandez bilbotarra izan dugu irabazlea. Bigarren saria, elkarteko kide dugun Iñaki Aranburu-rentzat izan da eta hirugarren postua aldiz Carlos Mediavilla urretxuarra-rentzat izan zen. Laugarren saria, hiru sari nagusietatik kanpo gelditu den lehen azpeitiarrarena, elkarteko kidea dugun Julen Juaristirentzat izan da.

Antolatzaile eta saridunez gain, bertan izan dira Agirreren senitartekoak eta Nagore Alkorta, Azpeitiko alkatea. 

Sari banaketarekin batera irekitzat eman da Zuhaitza lehiaketaren erakusketa. Bertan, saritutako argazkiekin batera, azken 45 argazkiak ere ikusgai izango dira. Urtarrilaren 10a arte egongo da ikusgai.

Erakusketako ordutegia:

Astelehenik, ostiralera -  18:00etatik 20:00etara
Asteburu eta jai-egunetan, 12:00etatik 14:00etara

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.