Udaberriko 2019 Argazki Rallya

udaberri rallya julian ruiz

Sartu gara Udaberrian eta urtero bezala hemen gatoz Udaberriko edo Urola Bailarako XLII. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 7an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, rallyko egun berean, goizeko 09:00tik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko dira, baina 16 urtetik beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu. Ohiturari jarraituz goiz aldean hamaiketako bat izango da.

Partaideek, rallyko egunean ezagutzera emango diren gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta 2019ko Apirilaren 11 baino lehenago posta elektronikoz Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora bidali beharko dituzte, partaide zenbakia eta aukeratutako argazkien zenbakiak adieraziz.

Rallyari buruzko informazio gehiago, albiste honetan erantsita aurkitu dezakezuten pdf artxibo edo oinarrietan dituzue.

2019ko Udaberri Rallyko oinarriak jeitsi.

Gau-Txori 2019 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori 2019 sariak

Larunbat arratsaldean izan genuen Gau-Txori rallyko sari banaketa, oraingo honetan Basazabal jauregian.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin.
(Argazkiak taimaina handiagoan ikusteko egin klik xaguarekin irudiaren gainean).

X. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Aurten ere hasi gara Rallyekin. Azken urteotako moduan GAU-TXORI gaueko Rallya gainean dugu eta bertara gonbidatu nahi zaituztegu. Rally hau ezberdina dugu, gauez egiten bait da. Aurten Otsailaren 23an izango da, memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezakeelarik. Nahi duenarentzat afaltzeko aukera ere izango da Rallyan bertan.

Izen-ematea internet bidez egingo da ​Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean ​otsailaren 22a baino lehenago edota Argazki Elkartean larunbatean bertan. Izen-ematea 7€-koa izango da eta 20€-koa afarira apuntatzen denarentzat (inskripzioa+afaria). Rallyaren egun berean ordaindu beharko da Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi 1,1. solariua, Telefonica eraikina), 19:00tatik 20:00etara.

Atxikituta dituzuen oinarrietan dituzue gorabera guztiak.

Gau-Txori 2019 rallya, oinarriak jaitsi.

José Luis Rodriguez-ek irabazi du aurtengo Gau-Txori rallya

gau txori 2019 ibarzabal

Atzo asteartea, martxoak 12an bildu zen epaimahi puntuatzailea aurtengo Gau-Txori argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta baloratzera. Aurtengo epai-mahia honako argazkilariek osatzen zuten: Carlos Mediavilla (Urretxu), Carlos de Cos (Soraluze) eta Valen García. Argazki guztiak ikusi ondoren, honako erabakia eman zuten:

· Bilduma onena: José Luis Rodriguez Morán (Barakaldo)
· 2. sailkatua: Fernando García Chouza (Urnieta)
· 3. sailkatua: Juan Mari Ibarzabal (Azpeitia)

Azpeitiko, lehen sailkatuaren saria (ez saritua), Iñaki Etxenagusia -rentzako izan da.

Argazki rallyko sari banaketa larunbat honetan, martxoak 16, arratsaldeko 18:30tan izango da, oraingo honetan Basozabal Jauregian.

Zorionak guztioi!

Nahi duenak rallyko emaitzak honako fitxan ikus ditzazke: Gau-Txori 2019, emaitzak

Iñaki Etxenagusia, 2018ko Mendi eta Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

izarraitz parkea maiderArgazki onena, Maider Odriozola

Epaimahiak 2018ko Mendi eta Udazkeneko rallyra aurkeztu ziren argazki bilduma guztiak ikusi eta baloratu ondoren, honako emaitza eman zuen.

Lehen saritua Iñaki Etxenagusia, bigarren Maider Odriozola eta hirugarren Carlos de Cos. Herriko lehen sailkatuaren saria (3 lehenengo postuak kontuan hartu gabe) Igor Froilan-ek jaso du. Argazki onenaren saria ere, Maider Odriozolaren bildumako Izarraitz parkeari buruzko argazkiarentzat izan da.

Rallyan parte hartu zuten gaztetxoen emaitza honakoa izan da:
1.- Libe Korta
2.- Jon Zabaleta
3.- Onditz Beitia

Larunbat arratsaldean izan genuen Lagun Onak Mendi Bazkunean argazki rallyko irabazleen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.