Santo Tomas 2022, argazki lehiaketa

Santo Tomas jaiak ere gainean ditugu, eta beraiekin batera jai hauekin loturik dagoen Santo Tomas argazki lehiaketa. Gainera aurten abenduaren 21ean Azpeitia bisitatzen duen mundu osoko argazkilari orok parte har dezake bertan.

Lehiaketan aurkeztu beharreko argazkiak, egun horretan, abenduak 21, Santo Tomas jaietako ferian ateratako 5 argazki izan beharko dira, koloretan edo zuri-beltzean. Hauek dira gaiak: landareak (barazkiak, frutak, loreak...) Herri Kirolak, Ttuntturruak, Txixtorren postuak (orokorra, detallea, pinxoak...) eta baserritarren erretratoa kalean.

Aukeratutako bilduma, 5 argazkiz osaturikoa, digitalean (tamaina eta kalitate handienean) 2023ko urtarrilak 12a baino lehen, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.helbidera bidali beharko da.

Puntuatzeko garaian argazkien balio artístiko, teknikoa... baloratuko dira.

Saridunek sari "earrak" jasoko dituzte (gazta, ardo eta horrelakoak).

Santo Tomas 2022 argazki lehiaketa, oinarriak

Inauteri jaiei eta Sari herrikoi sarien banaketa

Ostiral gauean banatu genituen falta ziren aurtengo Sokamutur eta iñauterietako sariak.

Sokamutur argazki lehiaketako egunean Alberto Belokiri ezin izan zitzaion eman bere Iñaki Joaristi Altzare saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren saria, eta ostiralean izan zuen aukera.

Alaitz Lizarraldek ere, aurtengo Sari Herrikoiaren irabazle bezala, bere plaka jaso zuen. Zorionak biei.

Hemen dituzue bi saridunak argazkiekin.

inauteri jai giroa 2022   inauteri jai giroa 2022

 

Sokamuturra argazki lehiaketako sari banaketa eta erakusketa

Larunbat eguerdian, Betharretako erakusketa aretoan izan genuen Sokamuturra 'Imanol Elias' 2022 argazki lehiaketako eta 'Iñaki Joaristi -Altzarte' karnabal giroko sari banaketa.

Aurreko albistean jakinerazi genuen bezala aurtengo irabazlea Santi Elias izan dugu, "Orkatz" argazkiarekin. Gainerako saridunak hauek izan dira: bigarren Roman Azkuek, "Aldapan gora" argazkiarekin; hirugarren Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkiarekin; laugarren Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin, eta bosgarren Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin. Inauterietako jai giroari buruzko argazki onenaren Iñaki Joaristi Altzarte saria, Alberto Belokirek lortu du, "Zeruan bezala" argazkiarekin.

Mimo familia dugu Sokamuturra 2022 Sari Herrikoiaren irabazlea

Urtero bezala, aurtengo Iñauterietako sokamuturreko argazki lehiaketako erakusketara gerturatu ziren ikusleek beraientzat argazki onena zein zen bozkatu ahal izan zuten. Botu denak kontatu ondoren boto-kopuru gehiena Alaitz Lizarralde-ren argazkiak lortu zituen, beraz berarentzat Herritarrek Hautatuako Saria.

Argazki irabazlea 'Mimo familia' izenekoa izan zen.

Eskerrik asko erakusketara gerturatu zareten guztioi eta zuen botoa eman duzutenoi. Hemen duzue argazki sariduna.

alaitz mimo familia

Santi Elias, Sokamuturra 2022 argazki lehiaketako irabazlea

Atzo astelehena, martxoak 14ean, epaimahi puntuatzailea (Juan Mari Amenabar, Borja Eizagirre, Enekoitz Esnaola eta Iñigo Korta) bildurik eta Iñauterietan ospatutako Sokamuturra argazki lehiaketan parte hartu zuten 25 argazkilariek bidalitako 139 argazkiak ikusi eta baloratu ondoren honako erabakia hartu zuten:

1. saria:  Santi Elias, "Orkatz" argazkiarekin

2. saria:  Roman Azkue, "Aldapan gora" argazkiarekin

3. saria:  Angel Olabarria, "Soka dantzan" argazkariarekin

4. saria: Alberto Beloki, "Ordurarte lasai" argazkiarekin

5. saria: Igor Froilan, "Ez nauk harrapauko" argazkiarekin

Iñaki Joaristi "Altzarte" saria, inauterietako jai giroari buruzko argazki onena:

Alberto Belokiren "Zeruan bezala" argazkiarentzat izan da.

Zorionak saritu guztioi.

Urtero bezala argazki lehiaketara aurkeztutako argazkiekin erakusketa bat prestatzen ari gara, aurten gainera Betharram aretoan izango gara berriro. Sari banaketa erakusketa areto berean egingo da, larunbat honetan, martxoak 19, eguerdiko 13:00ean. Guztiok zaudete bertara gonbidatuta.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.