Arbil Iciar Zarauztarra dugu 2025eko Udaberri Rallyko irabazlea

Aurreko igandean ospatu zen Udaberri Rallyan, Gipuzkoa, Bizkaia eta Naparruko hainbat herrietatik etorritako 32 argazkilari izan genituen herrian: Zestoa, Arroa, Zumaia, Zarautz, Donostia, Durango, Legazpia, Atxondo, Tolosa, Muxika, Leaburu, Mañeru, Ondarroa eta noski Azpeitikoak. Aipatzeko horien artean aurten ere 8 emakume izan genituela, horien artean dugu gainea oraingo irabazlea.

Azkeneko urteetan bezala aurtengo rallyan ere argazkilariek Azpeitia bertan osaturiko ibilbidea egin behar izan zuten, hauek izan zituztelarik atera beharreko argazki gaiak: Udaberria, Frontoia, Triangelua, Txirrindularitza eta Egunkaria.

Atzo igandez, apirilak 13, epaimahai puntuatzailea (Karlos Mediavilla,Gorka Gomez eta Iñaki Etxenagusia) aurtengo Udaberriko argazki rallyan parte hartu zuten argazkilarien bildumak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia hartu zuen:

  • Bilduma onena: Zarautz-ko Arbil Iciar - 150€ eta Azpeitiko eskudela
  • 2. bilduma onena: Durangoko Javier Lopez - 120€ eta garaikurra
  • 3. bilduma onena: Zestoako Adiel Zabala - 90€ eta garaikurra

Herriko lehen ez saritua Igor Froilan izan genuen, berarentzat 70€ eta garaikurra.

Rallyko argazki onenaren saria aldiz Mañeru-ko Ivan Rodriguez-entzako izan da (albiste honetan duzuten argazkia). Berarentzat 50€ eta garaikurra.

Sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), Apirilak 24an gaueko 9tan izango da.

Beti bezala bilduma sarituak gure Ekintzak/Rallyak atalean dituzue ikusgai.

Udaberriko Rallyko akta.

 

Udaberriko 2025 Argazki Rallya

Udaberriarekin batera hemen gatoz gu ere gure Udaberriko edo Urola Bailarako Argazki Rallyarekin.

Aurtengo rallya Apirilak 6, igande honetan ospatuko da. Parte hartzea beti bezala DOAKOA izango da eta Izen ematea Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00etatik 09:30k bitartean. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitia bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan emango da bukatutzat, ordu hori baino lehenago, 13:00etatik 14:00etara bitartean, argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituztelarik txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Josu Altzelai-k irabazi du aurtengo Gau-Txori argazki rallya

Otsailak 22an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Aurtengoan 25 partaide izan ditugu rallyan, gehienak Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritakok baina Bizkaitar batzuk ere izan ditugu bertan. Ordizia, Donostia, Zestoa, Arroa, Legazpi, Lazkao, Muxuika, Irun, Mutiloa, Urretxu, Zumaia, Arrasate, Barakaldo... eta noski Azpeitiko argazkilariak izan genituen herrian argazkiak ateratzen.

Hauek izan ziren rallyrako aukeratutako gaiak: kaldereroak, kontrapikatua, jateko tresnak, sua eta eraikina.

Pilar Aguayok, Fernando Anzak eta J.L. G. de Madinabeitiak osatutako epai-mahiak, argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. saria, 115 punturekin, Josu Altzelai. Berarentzat 150€ eta garaikurra

2. saria, 104 punturekin, Adiel Zabala. Berarentzat 100€ eta garaikurra

3. saria, 103 punturekin, Gorka Gomez. Berarentzat 70€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), eta bigarren urtez jarraian, Iñigo Olarte dugu. Zorionak denei.

Gure Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

Nahi duenak eskuragarri du Rallyko akta.

Gau-Txori 2025 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori sarituak

Atzo gauean izan genuen aurtengo Gau-Txori rallyko sari banaketa Azpeitiko Argazki Elkartean.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilarien argazki bildumen proiekzioa izan zen. Gure aurreko albistean jakinarazi genuen bezala hauek genituen aurtengo sarituak: 1. postuan, Josu Altzelai, 2. Adiel Zabala eta 3. Gorka Gomez. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), Iñigo Olarte izan zen.

Zorionak sarituei eta eskerrik asko bertara gerturatu ziñeten guztioi.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin. Gogoratu sarituen argazki bildumak gure web orrian, Ekintzak sailean dituzela ikusgai.

XV. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Beste behin ere "GAU TXORI" gaueko argazki rallya antolatzera goaz, aurten Otsailaren 22an izango delarik. Bertan memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezake. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Izen-ematea DOAIN izango da. Rally egun berean egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) 19:00tatik 20:00etara.

Rallya 01:00etan amaituko da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuetan huztuz. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2025eko otsailaren 27a baino lehen parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz. Beti bezala, berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Beheko estekan dituzue rallyko oinarriak, bertan ikus ditzakezue xehetasun guztiak.

Gau-Txori 2025 rallya, oinarriak ikusi/jaitsi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.