Jose Miguel Romero-k irabazi du aurtengo Gau-Txori argazki rallya

gau txori romero aae 26

Otsailak 28an izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Aurtengoan 17 partaide izan ditugu rallyan, gehienak Gipuzkoako herri ezberdinetatik etorritakok baina Bizkaia eta Naparroatik etori ziren batzuk ere izan ditugu gure artean. Zumaia, Donosti, Legazpia, Ordizia, Lazkao, Beriain, Arroa, Zestoa, Durango... eta noski Azpeitiko argazkilariak izan genituen herrian argazkiak ateratzen.

Hauek izan ziren rallyrako aukeratutako gaiak: erreflexua, minimalismoa, urbanoa, eskailerak eta lerro paraleloak.

Pilar Aguayok, Fernando Anzak eta Jose Angel Amuchasteguik osatutako epai-mahiak, argazki bilduma guztiak ikusi ondoren, honako erabakia hartu zuen:

1. saria, 109 punturekin, Jose Miguel Romero. Berarentzat 150€ eta garaikurra

2. saria, 107 punturekin, Josu Altzelai. Berarentzat 100€ eta garaikurra

3. saria, 106 punturekin, Adiel Zabala. Berarentzat 70€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua), Valen García izan dugu, 101 punturekin. Zorionak denei.

Sari-banaketa, martxoak 12, ostegun honetan, gaueko 21:00 tan, Azpeitiko Argazki Elkartean izango da, 

Gure Ekintzak / Rallyak sailean ikus ditzakezue sarituen argazki bildumak.

XVI. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Aurtengo "GAU TXORI" gaueko argazki rallya Otsailak 28an izango dugu. Bertan memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezake. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Izen-ematea DOAIN izango da. Rally egun berean egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) 19:00tatik 20:00etara.

Rallya 01:00etan amaituko da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuetan huztuz. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2026ko Martxoaren 5a baino lehen parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz. Beti bezala, berezkotasuna, sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Beheko estekan dituzue rallyko oinarriak, bertan ikus ditzakezue xehetasun guztiak.

Gau-Txori 2026 rallya, oinarriak ikusi/jaitsi

XXXV Udazkeneko Argazki Rallya

 

Goiz atsegin bat pasa nahi baduzu argazkiak ateratzen eta Azpeitiko bazterrak pixka bat ezagutzen, ez izan zalantzarik, hurbildu AZAROAREN 2an eta parte hartu gure Udazkeneko argazki rallyan.

Izen ematea Rallyko egun berean, elkarteko egoitzan izango da, Dinamo Kultur Gunea (Soreasu eraikina) goizeko 9:00etatik, 9:30dik bitartean.

Argazkiak ateratzeko gaiak eta ibilbidea, rallyko egun bertan jakinaraziko dira.

Legazpiko, Gurutze Langarika dugu, 2025 Udazkeneko Rallyko irabazlea

gurutze langarika udazken rallya

Azaroak 2, igandean izan genuen gure Udazkeneko argazki rallya. Hainbat herritatik etorritako argazkilariak izan genituen egun horretan herriko kaleak bisitatzen: Arroa, Burlada, Donostia, Durango, Eibar, Idiazabal, Lazkao, Noain, Ordizia, Tolosa, Zestoa... eta noski Azpeiti bertakoak. Guztira 28 argazkilarik parte hartu zuten rallyan, tartean, irabazlea barne, 8 emakume izan genituelarik.

Azken urteetan bezala, Azpeitian bertan ibili behar izan zuten argazkilariek, eta hauek izan ziren atera behar izan zituzten 5 argazki-gaiak: Udazkena, Jauzia, Bi Kolore, Argia-Itzala eta Lapurtua.

Epaimahai puntuatzaileak, Julen Juaristi, Santi Elias eta Iñaki Etxenagusia izan genituen eta rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:

2025ko Udaberriko argazki rallyko sari banaketa

udaberriko argazki rallya, sarituak

Ostegun gauean izan genuen Udaberriko argazki rallyko sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Eskerrik asko parte hartzaile guztiei eta zorioak sarituei.

Hemen dituzue sari banaketako argazkiak (Adiel Zabalak- ezin izan zuen sari banaketara etorri eta elkarteko Erkaitz Regillagak hartu zuen saria bere izenean).

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.