Udaberriko 2022 Argazki Rallya

 

Udaberria ere hemen dugu eta hemen gatoz Udaberriko edo Urola Bailarako XLIII. Argazki Rallyarekin.

Aurten rallya Apirilak 3an ospatuko da. Izen ematea beti bezala Azpeitiko Argazki Elkartean izango da (Dinamoa Kultur Gunean, Soreasu), rallyko egun berean, goizeko 09:00tatik 09:30ra bitartean. Izena emateko orduan 10€ ordainduko direlarik. Kamera digitala eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte. Aurten ere ibilbidea Azpeitian bertan izango dugu.

Rallya 14:00etan bukatuko da. Argazkilariek Dianamoko egoitza berean deskargatu beharko dituzte txartelak. Gehienez 36 argazki izango ditu (kontroleko argazkia barne). Argazkiak ezabatu ahal izango dira baina ezingo dira manipulatu. Ordenagailuaren erabilera debekatuta dago. Berezkotasuna, sormena, eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Gau-Txori 2022 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori sarituak

Larunbat arratsaldean izan genuen Gau-Txori rallyko sari banaketa Dinamoa Kultur Gunean.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin.
(Argazkiak taimaina handiagoan ikusteko egin klik xaguarekin irudiaren gainean).

XII. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Beste behin ere "GAU TXORI" gaueko argazki rallya antolatzea goaz. Espero dezagun, ez litzake lehen aldia izango, "eguraldi-ezustekorik" edukitzea.
Antolatzaileek eta parte-hartzaileek kontu handia izango dute "COVID" kutsatzeak saihesteko neurri egokiak hartzen.

Aurten rallya Otsailaren 19an izango da, memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezakeelarik. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Izen-ematea rally egun berean egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) 19:00tatik 20:00etara. Izen-ematea 10€-koa izango da.

Rallya 01:00etan amaituko da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuetan huztuz. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2020ko otsailaren 24a baino lehen parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz.

Atxikituta dituzuen oinarrietan dituzue gorabera guztiak.

Gau-Txori 2022 rallya, oinarriak jaitsi

Durango-ko Javier Lopez-ek irabazi du XII. Gau-Txori argazki rallya

Aurtengo Gau Txori argazki rallyko argazki bildumarik onena Javier Lopez Fabian argazkilariarena dugu. Bigarren bilduna onena Jose Luis Rodriguez-ena izan da eta 3. bilduma onena aldiz Oscar Baile-rena. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua) Iñaki Itxenagusia izan da. Hala erabaki zuen atzo gauez lehiaketarako osatutako epaimahaiak rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta berauek puntuatu ondoren. Epaimahia elkarteko hiru kidek osatua egon da: Gorka Arregi, Valen García eta Javier Ruiz de Larrinaga.

Otsailak 19an egin zen gaueko rallyan, 25 lagunek parte hartu izan zuten, honako gaiak landu behar izan zituztelarik: taberna naiz barrutik edo kanpotik, islada, kontrargia, kaldereroak eta abstraktoa.

Sari banaketa eta lehiaketara auzkeztutako argazkien proiekzioa martxoak 5ean izango da, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), arratsaldeko 18:00tan.

2021eko Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

udazkeneko rallyko sarituak 2021

Larunbat arratsaldean izan genuen Udazkeneko argazki rallyko sarituen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak eta antolatzaileak.

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.