Gau-Txori 2023 Argazki Rallyko sari banaketa

gau txori sarituak

Larunbat arratsaldean izan genuen Gau-Txori rallyko sari banaketa Dinamoa Kultur Gunean.

Ohitura den bezala, sari banaketaren aurretik Rallyan parte hartu zuten argazkilari guztien argazki bildumen proiekzioa ikusi ahal izan zen bertan.

Hemen ditugu sarituak beraien sariarekin. Eta beti bezala sarituen argazki bildumak gure web orrian, Ekintzak sailean dituze ikusgai. Argazkiak ikusi.

Igor Froilan-ek irabazi du XIII. Gau-Txori argazki rallya

Otsailak 4ean izan genuen aurtengo Gau-Txori argazki rallya. Oraingo honetan 21 partaide izan genituen gure artean, Barakaldo, Mañeru, Donosti, Oñati, Zumaia, Zestoa eta noski Azpeitiko argazkilariak.

Gaur arratsaldean elkartu da epaimahia, Gorka Arregi, Julen Juaristi eta Santi Elias-ek osatua eta argazki bilduma guztiak ikusi ondoren bilduma onena eta lehen saria Igor Froilan-ena dugula erabaki dute. Bigarren bilduna onena Ivan Rodriguez-ena izan da, 3. postuan Arantza Rodriguez gelditu delarik. Herriko lehen sailkatua (hiru lehenetan ez saritua) Oscar Baile dugu. Zorionak denei.

Sari banaketa eta lehiaketara auzkeztutako argazkien proiekzioa otsailak 25ean izango da, Dinamoa Kultur Gunean (Soreasu), arratsaldeko 18:30etan.

Nahi duenak eskuragarri du akta eta puntuaketa: Gau-Txori 2023-ko akta ikusi.

2022ko Udazkeneko argazki rallyko sari banaketa

udazkeneko rallyko sarituak 2021

Larunbat arratsaldean izan genuen Udazkeneko argazki rallyko sarituen sari banaketa. Iadanik ohitura den bezala, sari emanaldiaren aurretik rallyko parte-hartzaile guztien argazki bildumak ikusi ahal izan genituen. Hemen dituzue sarituak.

XIII. Gau-Txori (Gaueko) Argazki Rallya

Beste behin ere "GAU TXORI" gaueko argazki rallya antolatzera goaz, aurten Otsailaren 4ean izango delarik. Bertan memoria-tarjetadun ​kamera digitala ​duen edonork parte hartu dezake. Partaide bakoitzak bere memoria-tarjeta ekarri beharko du, guztiz hutsik. Argazkiak Azpeitian aterako dira, txuri-beltzean edo koloretan egin ahal izango direlarik (gaiak gau bertan esango dira).

Izen-ematea rally egun berean egin beharko da, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (DINAMOA kultur gunean, Soreasu) 19:00tatik 20:00etara. Izen-ematea 10€-koa izango da.

Rallya 01:00etan amaituko da Azpeitiko Argazki Elkartean, tarjetak ordenagailuetan huztuz. Gehienez 36 argazki aurkeztu ahal izango dira (kontroleko argazkia barne), ezabatu ahal izango direlarik. Argazkiak ezingo dira manipulatu.

2023ko otsailaren 9a baino lehen parte-hartzaileek gai bakoitzeko argazki bat aukeratu eta Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera korreo elektroniko baten bidez bidali beharko dituzte, bertan partaide zenbakia eta gai bakoitzerako hautatzen den argazkiren zenbakia adieraziz. Berezkotasuna ,sormena eta teknika izango dira kontutan puntuak ematean.

Atxikituta dituzuen oinarrietan dituzue gorabera guztiak.

Gau-Txori 2023 rallya, oinarriak jaitsi

Antonio Valencia, 2022ko Udazkeneko argazki rallyko irabazlea

mendiko rallya 19 julian ruiz

Epaimahai puntuatzaileak (Carlos Mediavilla, Carlos Romero eta Imanol Manterola) argazki rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuatu ondoren, honako erabakia eman zuen:

1. bilduma onena: Antonio Valencia - 150€ eta garaikurra
2. bilduma onena: Igor Froilan - 125€ eta garaikurra
3. bilduma onena: Ainara Garcia - 100€ eta garaikurra

Herriko lehen sailkatua (ez saritua): Iñigo Olarte - 90€ eta garaikurra

Rallyko argazki onena Antonio Valencia-ren bildumako argazki bat izan da - 60€ eta garaikurra berarentzat.

Argazki bildumen proiekzioa eta sari banaketa larunbat honetan, Azaroak 19, arratsaldeko 18:30-tan izango da Dinamo Kultur taldean, Soreasu. Denok zaudete gonbidatuta.

Rallyko akta/puntuaketa ikusi

Copyright © 2010 Azpeitiko Argazki Elkartea | Asociación Fotográfica de Azpeitia

Utilizamos cookies para mejorar la experiencia de navegación. Puede obtener más información en nuestra política de cookies.

  Acepto cookies de esta web.